Ekoetxea Urdaibaik aukera emango die familiei erosketa saskia modu jasangarrian betetzeko

Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduak baliabide naturalak agortzen ditu, eta kaltea eragiten die ekosistemei eta biodibertsitateari; era berean, kutsatu egiten du, isurketekin, itsas zaborrarekin edo gas isurketekin; milioika lagunen funtsezko lan printzipio eta eskubideak urratzen ditu; ez ditu herritar askoren elikadura eta osasun beharrak asetzen, eta, azken batean, ez da jasangarria. Herritarrekin batera beharrezkoa den […]
Ekoetxea Urdaibaik “Urdaibai, izaki bizidunekin bizia partekatzen” erakusketa inauguratu du.

Lehen sektorearen egoerari buruzko hausnarketa-proposamena da erakusketa hau. Nekazaritza-ekoizpenaren balioa berreskuratzea, landa-eremua eta ekonomia zirkularra birbalorizatzea du helburu, kontsumo- eta ekoizpen-eredu iraunkorragoak ezarriz.
Padura aretoa

Formatu txikiko bileretarako
aretoa (gehienez 16 pertsona),
kanoiz eta proiektorez,
Interneterako zuzeneko atzipenaz, arbelaz eta
papelografoz hornitua. Hori guztia
Urdaibaiko paduren bista
ederrekin. Giro
ezin hobea behar
den lasaitasunez lan egiteko.
Urdaibai auditoriuma

Ekitaldi edo bileretarako, tamaina handiko erabilera anitzeko areto hau pentsatuta dago 120 pertsona baino gehiago eserita hartzeko, eta zure aurkezpena edo prestakuntza erosotasun guztiekin eta eskura duzun ekipamendu teknologiko modernoenarekin egin ahal izateko. Espezifikoki, honako ezaugarri hauek aipa ditzakegu: