EKOETXEA SAREA

ZER DA EKOETXEA SAREA?

Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea da, eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez

Gaur egun, 4 ZENTRO PROPIOZ osatuta dago:

2023an zehar, zentroen kopurua handitzen joango da, eta ZENTRO ELKARTUAK eta ZENTRO KOLKABORATZAILEAK ere izango dira hiru lurralde historikoetan.

EKOETXEA SAREA, PROIEKTU BIZIA ETA DINAMIKOA

Eraikuntza partekatuko prozesu baten ondoren, 2022an Ekoetxea Sarearen Estrategia berri bat egin da. Estrategia horrek, 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuetatik abiatuta, biodibertsitate, klima-aldaketa eta ekonomia zirkularreko politika desberdinak pertsonekin lotzea du helburu.

Horrela, Ekoetxea bakoitza interpretazio-zentro izatetik ingurumen-zentro izatera igarotzen da, herritarrengandik hurbil dagoen ekipamendu gisa ulertuta.

Ezin bestela izan, Sarearen bilakaerak eraldaketa digitala ere badakar eta pertsonak bere ekintzaren erdian jartzen ditu.

ZER HELBURU ETA EGINKIZUN DU EKOETXEA SAREAK?

HAREN HELBURU BERRIA da pertsonengan aldatzea modu jasangarrian pentsatzeko eta jarduteko modu

HAREN EGINKIZUN BERRIA da ingurumen-politiken bidez eraldaketa eko-soziala sustatzea, modu digitalean eta presentzialean, ingurune enblematikoetan, herritarrak inplikatzeko eta herrialdeari balioa sortzeko.