Ekoetxea Meatzaldea

Ausartuko al zinateke Meatzaldean denboran zehar bidaiatzen?

Ezagutu giza jarduerak eraldatutako paisaia baten iragana.
Ezagutu meatze bat ehunka galeriarekin gure oraina ulertzeko.
Ulertu zein den gure ingurune naturalarekin izango dugun zeregina etorkizunean.

Aste honetan…

location_onEkoetxea Meatzaldea - Gallarta Moda jasangarria: Txatxi partxeak +info Jóvenes y personas adultas Uztailak 4 location_onEkoetxea Meatzaldea - Gallarta Bizi ezazu uraren abentura! +info Familias Uztailak 5 location_onEkoetxea Meatzaldea - Gallarta Postre osasuntsuak +info Familias Uztailak 12 location_onEkoetxea Meatzaldea - Gallarta Ahaztutako mineralen bila +info Familias Uztailak 19 location_onEkoetxea Meatzaldea Animaliak gure lagunak +info Familias Uztailak 26 location_onEkoetxea Meatzaldea - Gallarta TERMINUS: ALDAKETAREN ESCAPE-BOX +info Jóvenes y personas adultas Uztailak 10

Nabarmenduak

Upcycling-a berrerabilpenean oinarritzen da batez ere. Ehungintzako materialak aprobetxatzea helburu duen prozesua da, horiek hondakin
Parte hartu gure familiako ginkanan, eta jakin ezazu, jolasean, zergatik den funtsezkoa bizitzarako baliabide mugatu
Klima-aldaketa da gizarteak gaur egun duen erronkarik handiena. Lurra babesten eta kontserbatzen lagunduko duten premiazko
Ezagutu nola prestatu postre goxo, osasuntsu eta zaporetsuak, azukrera edo irin finduetara jo gabe. Ikasi

Jakin nahi duzu zerk eragiten duen gure paisaia karstikoa hain berezia eta bitxia izatea?

Bisitatu gure erakusketa iraunkorra Meatzaldeko gure zentroan eta ezagutu historia eta gizakiak ingurune naturalean duen eragin izugarria.

Meatze-ingurune eta ingurune karstiko baten bihotzean.

Ekoetxea Meatzaldea Ortuellan (Peñas Negras) eta Abanto-Zierbenan (Gallarta) dauden bi egoitza dituen ingurumen zentroa da. Egoitza horiek kontrastez betetako leku berezi batean daude kokatuta, paisaia karstikoagatik eta ingurunea giza jarduera industrialak eraldatu duelako.

Inguruaren edertasuna miresteko leku paregabe baten aurrean gaude, bere geodibertsitateagatik eta giza ekintzak Trianoko mendietan eragindako eraldaketa sakonagatik.

Ezagutu Euskadin haitzulo-dentsitate handiena duen tokietako bat eta nola kareharriak paisaia paregabea sortu duen.

Bazenekien ingurua aintzira artifizialez zipriztindua dagoela, antzinako meatzeak urez bete ondoren sortuak?

Imajinatzen al duzu benetako meatzari herrixka bat aurkitzea, La Magdalena elizan elkartzen diren kale paralelo eta estuekin?

Baina oraindik gehiago dago! Baso, erreka, larre eta txilardiek osatzen duten natura-ondareak arriskuan dauden espezieak babesten ditu, hala nola haitzuloetako saguzarrak, harrapari harkaiztarrak eta anfibioak.

Eta, jakina, ezin dira ahaztu monumentu megalitikoei lotutako ondare kulturala eta meatzaritzaren aztarnak.

Ez diezazutela kontatu Zatoz eta bizi ezazu!

Ezagutu Ekoetxea Meatzaldea

Epel utziko ez zaituen leku bat.

Zalantzak dituzu? Hitz egin gurekin

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.