Ezagutu eskola-programa berriaren aurrerapen bat eta erregistratu zure ikastetxea
2025/2026 IKASTURTEKO BERRIKUNTZA
Hezkuntza lege berrian oinarrituz diseinatutako 45 ikas esperientzia baino gehiago eta ikasturte bukaerarako bereziki pentsatutako 5 ikas natura.
Zure programazioan esperientzia adierazgarriak txertatzeko hezkuntza-baliabidea, ikasgelatik kanpo aberastasun natural handiko inguruneetan gauzatzeko
ESKOLA ESKAINTZA
Eskolagune Ekoetxea Sareko eskola-komunitatea da. Plataforma horretan, ikastetxeek izena ematen dute hezkuntza-eskaintzara sartzeko, izen-emateak kudeatzeko eta ikaskuntza-esperientziei buruzko informazio pertsonalizatua lortzeko.
Bai. Esperientzietan taldeak inskribatu ahal izateko, ikastetxea Eskolagune plataforman erregistratu behar da.
Behin ikastetxea erregistratuta, irakasleek ahal dute:
Data urtetik urtera alda daiteke; egiaztatu hemen aurtengo data
Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio programa bat da, ikasgelatik kanpoko esperientzietan oinarritua, naturarekin harreman zuzena duena eta adin guztietara egokitua. Esperientzia guztiak euskal eskola-curriculuma kontuan hartuta diseinatuta daude.
Eskola-etapa guztiei zuzenduta dago, haur-hezkuntzatik bigarren hezkuntzara eta batxilergora, mailaren arabera egokitutako jarduerekin, bai eta Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloetara ere.
Bai, Ekoetxea bakoitzak barne-espazioak ditu (erakusketak, tailerrak, auditorioa, interpretazio-zentroak) eta horiei esker esperientzia egokitu daiteke euria egitekotan.
Eskola-esperientzien ordutegia Ekoetxea bakoitzaren araberakoa da, baina, oro har, goizez garatzen dira, ikastetxeen ordutegira egokituz; ordutegi hori 10:00etatik 14:00etara izaten da urteko edozein garaitan. Iraupena esperientziaren araberakoa da (3h-3,5h).
Arropa erosoa, oinetako egokiak, anorak, aldatzeko arropa, ura eta hamaiketakoa/janaria, jarduerak hala eskatzen badu.
Bai, Ekoetxe guztiek aparkalekua eta taldeentzako sarbidea dute.
Ekoetxeen sareko espazio gakoak, hala nola, erakusketak, tailerrak edo interpretazio guneak irisgarriak dira mugikortasun mugatuko ikasleentzako
Taldearen tamainaren eta ikastetxearen arauen araberakoa da, baina irakasleen laguntza ezinbestekoa da.
Zuzenean harremanetan jarri dagokion Ekoetxearekin akatsak zuzentzeko.
Bai, behin ikastetxea erregistraturik irakasle bakoitzak jasotako kodearekin kudea ditzake bere izen-emateak.
Zentro bakoitza ingurune natural desberdin batean kokatuta dago eta bere hezkuntza eskaintza bere ekosistemara egokitzen da (padurak, kostaldea, geodibertsitatea, etab. ), baina denek partekatzen dute hezkuntza eta ingurumen misioa.
Ordutegia aldatu egin daiteke Ekoetxearen eta urtaroaren arabera, baina, oro har, antzeko eredua jarraitzen dute:
Eskolaguneren bidez erregistratutako ikastetxeek hezkuntza-esperientzia bakoitzaren informazio zehatza eskura dezakete, jarduerei lotutako baliabideak, deskribapenak, eta materialak barne. Horrek aukera ematen die irakasleei bisita aldez aurretik planifikatzeko, testuinguruan kokatzeko eta ondoren ikaskuntzari jarraipena emateko. Sarbide hori zentroa plataforman erregistratuta dagoenean aktibatzen da eta irakasle bakoitzak bere erabiltzailea lortzen du edukiak kontsultatu ahal izateko.