EKOETXEA URDAIBAIK “DASTATU URDAIBAI” EKIMENA ABIAN JARRI DU TOKIKO ETA SASOIKO PRODUKTUEN KONTSUMOA BULTZATZEKO
• Esperientzia gastronomiko eta kulturalez beteriko urte osoko programa, kontsumitzailea Urdaibai Biosfera Erreserbako ekoizleekin konektatuz, tokiko eta sasoiko produktua sustatzea helburu duena
Urdaibaiko Ekoetxeak 191 pertsonaren inplikazioa lortu du #UrdaibaiErronkaren bidez emisioak murrizteko
Urdaibaiko herritarrek 1.591 keinu egin dituzte klima aldaketaren aurka, eta horrela, beren ohiturak aldatu dituzte larrialdi klimatikoaren ondorioei aurre egiteko. #UrdaibaiErronkak 1.581 konpromiso baino gehiago lortu ditu, Urdaibaiko Ekoetxeak joan den martxoan Biosferaren Erreserban CO2 emisioak murrizteko abiarazi zuen ekimen horretan parte hartu zuten 191 pertsonei esker lortu ere. Ekimena herritarren eguneroko bizitzako ohitura jakin […]
Ekoetxea Urdaibaik tokiko produktua eta pertsona kontsumitzaileak konektatu ditu kultura- eta gastronomia-esperientzia batean
Ekoetxea Urdaibaik datozen ekainaren 24an eta 25ean Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu; dozena bat esperientzia izango dira eta, haien bidez, pertsona kontsumitzaileek prestakuntza-prozesuak eta eremuko laborantza- eta abeltzaintza-metodoak aurrez aurre biziko dituzte. Esperientzia hori #UrdaibaiErronka-ren parte bat da, Ekoetxea Urdaibaik uda aurretik CO2-ren emisioetan 300 tona aurrezteko duen erronkaren parte bat. Sukaldaritzaren alderdiaz gainera, […]
Ekoetxea Urdaibaik aukera emango die familiei erosketa saskia modu jasangarrian betetzeko
Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduak baliabide naturalak agortzen ditu, eta kaltea eragiten die ekosistemei eta biodibertsitateari; era berean, kutsatu egiten du, isurketekin, itsas zaborrarekin edo gas isurketekin; milioika lagunen funtsezko lan printzipio eta eskubideak urratzen ditu; ez ditu herritar askoren elikadura eta osasun beharrak asetzen, eta, azken batean, ez da jasangarria. Herritarrekin batera beharrezkoa den […]
Ekoetxea Urdaibaik “Urdaibai, izaki bizidunekin bizia partekatzen” erakusketa inauguratu du.
Lehen sektorearen egoerari buruzko hausnarketa-proposamena da erakusketa hau. Nekazaritza-ekoizpenaren balioa berreskuratzea, landa-eremua eta ekonomia zirkularra birbalorizatzea du helburu, kontsumo- eta ekoizpen-eredu iraunkorragoak ezarriz.
Padura aretoa
Formatu txikiko bileretarako
aretoa (gehienez 16 pertsona),
kanoiz eta proiektorez,
Interneterako zuzeneko atzipenaz, arbelaz eta
papelografoz hornitua. Hori guztia
Urdaibaiko paduren bista
ederrekin. Giro
ezin hobea behar
den lasaitasunez lan egiteko.
Urdaibai auditoriuma
Ekitaldi edo bileretarako, tamaina handiko erabilera anitzeko areto hau pentsatuta dago 120 pertsona baino gehiago eserita hartzeko, eta zure aurkezpena edo prestakuntza erosotasun guztiekin eta eskura duzun ekipamendu teknologiko modernoenarekin egin ahal izateko. Espezifikoki, honako ezaugarri hauek aipa ditzakegu: