Ekoetxea Urdaibaik balioa ematen die tokiko nekazaritza-ekoizpenari eta horrek ingurumen-iraunkortasunari egiten dion ekarpenari

170 pertsona inguruk ezagutzen dituzte laborantza- eta abeltzaintza-metodoak, Urdaibaiko tokiko produktuen jardunaldien esparruan Ekoetxea Sareak Urdaibaiko tokiko produktuari buruzko Jardunaldien lehen edizioa antolatu du, elikadura-eredu arduratsuagoa sustatzeko eta eskualdean landutako elikagaien aberastasun, aniztasun eta kalitate izugarria aldarrikatzeko. Ekoizleen laguntzarekin, joan den asteburuan Ekoetxea Urdaibain egin zen jardunaldiak dozena bat esperientzia eskaini zituen, eta parte-hartzaileek bertatik […]

Ekoetxea Sarea eraldatzen ari da, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa har dezaten

Ekoetxea Sareak ikuspegi berri batek markatutako eraldaketa prozesu bati ekin dio, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartzea helburu. Hausnarketa estrategiko zabal baten ondorioz, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak larrialdi klimatikoaren aurrean kontzientziazio handiagoa pizteko eta ekintza zehatzak bultzatzeko esperientziak sustatzen ditu. Halatan, natura interpretatzeko zentroen ikuspegia gainditu du Ekoetxeak, eta ingurumen zentroen sare bihurtu da, eraldaketa ekosozialean […]

Ekoetxea Urdaibaik tokiko produktua eta pertsona kontsumitzaileak konektatu ditu kultura- eta gastronomia-esperientzia batean

Ekoetxea Urdaibaik datozen ekainaren 24an eta 25ean Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu; dozena bat esperientzia izango dira eta, haien bidez, pertsona kontsumitzaileek prestakuntza-prozesuak eta eremuko laborantza- eta abeltzaintza-metodoak aurrez aurre biziko dituzte. Esperientzia hori #UrdaibaiErronka-ren parte bat da, Ekoetxea Urdaibaik uda aurretik CO2-ren emisioetan 300 tona aurrezteko duen erronkaren parte bat. Sukaldaritzaren alderdiaz gainera, […]

Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki da

2030eko Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioa datorren uztailean egingo da, “Energia eta klima arteko trantsizioa eta herritarren aktibazioa” izenburupean. Ihobek antolatuta eta hezkuntza-komunitateari eta, oro har, jendeari zuzenduta, prestakuntza-jarduera honen helburua da ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzea. Aurtengo edizioan izena emateko epea zabalik dago UPV/EHUko Uda Ikastaroak […]

Eusko Jaurlaritzak Energia trantsizioari eta klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi du 2050 aurretik Euskadin klima neutraltasuna lortzeko

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak gaur onetsi du Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du eta lege proiektuak erraztuko du Euskadi lerrokatu ahal izatea estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta modu horretan, 2050erako […]

Ekoetxea Meatzaldean espazio berriak egokitzeko obrak hasi dira

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen hezkuntzako zentroak Gallartako (Bizkaia) egoitzako eremu batzuk egokitzeko lanei ekin die, espazioaren erabilera hobetzeko eta handitzeko. Hainbat ingurumen irizpide aintzat hartuta egingo den proiektu honek sei hilabeteko gauzatze epea du, eta hiru espazioen erabilera eraberritzeko eta maximizatzeko behar diren obrak aurreikusten ditu: ‘aterpe’ gunea, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta zentroko goiko solairua. […]

Ekoetxea Urdaibaik aukera emango die familiei erosketa saskia modu jasangarrian betetzeko

Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduak baliabide naturalak agortzen ditu, eta kaltea eragiten die ekosistemei eta biodibertsitateari; era berean, kutsatu egiten du, isurketekin, itsas zaborrarekin edo gas isurketekin; milioika lagunen funtsezko lan printzipio eta eskubideak urratzen ditu; ez ditu herritar askoren elikadura eta osasun beharrak asetzen, eta, azken batean, ez da jasangarria. Herritarrekin batera beharrezkoa den […]

Ekoetxea Meatzaldeak esperientzia berri bat abiatu du eskoletako ikasleak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko

Ekoetxea Meatzaldeak eskola-komunitatera zuzendutako prototipo bat abiatu du, giza ekintzen eragin nabariaz kontzientziatzeko xedez, bai klima-aldaketa azkartzen duten jarduerei dagokienez eta bai fenomeno global horren ondorioak arintzen laguntzen dutenei dagokienez. Bigarren hezkuntzako lehen mailetako ikasleei zuzenduta, jarduera Ekoetxea sarearen eraldaketa-prozesuaren baitan kokatzen da; izan ere, prozesu horrek esperientzia berriak plantatzen ditu, konpromiso konkretuak herritarren aldetik […]

Ekoetxea sareak Gasteizko TEDx ekitaldian parte hartuko du bilakaera prozesu hutsean

Euskadiko ingurumen zentroen Ekoetxea Sarea, bilakaera prozesu hutsean, Gasteizko TEDx ekitaldian parte hartu du, inspirazio eta motibazio iturri berriak bilatzeko. Ekitaldia hainbat arlotako pertsonengana iritsi da eta adimena beste errealitate batzuetara ireki du ere. Hortaz, edizio honetan, aldaketak errazteko beste begirada bat hartu da. Ekoetxea taldea (Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen sarea, Ihobe sozietate publikoaren bidez), […]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.