Arrakasta Trukeguneren bigarren edizioan

Trukegune ekonomia zirkularreko ekimen bat da, eta Gabon jasangarriagoak sustatu nahi ditu. Ekoetxea sareko zentro guztietan, espazioak egokitzen ditugu trukerako. Hala, bisitariek jada behar ez dituen objektuak utz ditzakete, eta aurrez parte hartu dutenek bertan utzitakoak hartu. Horrela, egoera ezin hobean dauden (ezinbesteko baldintza) objektuak, zabor gisa edukiontzi batera bota beharrean, beste pertsona batzuek har ditzakete ilusioz erabiltzen jarraitzeko.

Badator Ihoberen ohiko urteko egutegia!

calendario 2025

Ihoberen urteko egutegi tradizionala eskuragarri dago jada, eta, edizio honetan, hamabi aholku praktiko eta ekintza zehatz biltzen dtu, ekonomia zirkularrago bati laguntzeko asmoz. “Ekoiztu, erabili eta bota” eredu linealari jarraitu beharrean, ekonomia zirkularrak berrerabilpena, konponketa eta birziklapena sustatzen ditu, eta horren bidez murrizten ditu bai hondakinen sorrera eta bai baliabide naturalen kontsumoa. Beraz, 2025erako Ihobeko […]

Ekoetxea Meatzaldeak “Zirkularrak-Circulares” erakusketa berria aurkeztu du: Ekodiseinurako bidaia Euskadin

Datorren irailaren 14tik aurrera, Ekoetxea Meatzaldeak, Gallartan, “Zirkularrak-Circulares” erakusketa irekiko du, Euskadin ekodiseinatutako produktuen erakusketa, hain zuzen ere. Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatutako erakusketa honek esperientzia erakargarria, dibertigarria eta doakoa eskaintzen du, familian gozatzeko ezin hobea. Gasteiz, Bilbo eta Irun, besteak beste, zeharkatu ondoren, Zirkularrak-Circulares ikuspegi berrituarekin iritsiko da Meatzaldera, familientzako egokituta, […]

Ezagutu ESKOLAGUNE! Ekoetxea sareko eskola-komunitaterako gune berria

Ekoetxea sarean, uste dugu ingurumen-heziketa funtsezkoa dela gizarte-eraldaketa bultzatzeko. Badakigu irakasleek garrantzi handiko zeregina betetzen dutela belaunaldi berriak etorkizun jasangarriagoetara bideratzeko garaian. Hortaz, atsegin handiz aurkezten dizuegu ESKOLAGUNE. Zer da ESKOLAGUNE? ESKOLAGUNE Euskadiko ikastetxeetako irakasleentzat esklusiboa den gune birtuala da, eta ekoetxea.eus web-gunearen bidez sar daiteke bertara. Helburu nagusia da egungo eskola-eskaintzara erraz sartzea eta […]

Txingudi Udalekuen arrakasta itzela! Ikaskuntza, dibersioa eta naturarekin konektatzeko uda

Plaiaundi Parke Ekologikoaren inguru paregabean ospatu diren Txingudi Udalekuak arrakasta bikainarekin amaitu dute aurten, parte hartu duten familien nahiak asetuz eta gazteengan aztarna ahaztezina utziz. Uztailean eta abuztuan zehar, 7 eta 12 urte bitarteko gazteek aukera paregabea izan dute Txingudiko paduretako ekosistema esploratu, babestu eta defendatzeko. Aire zabaleko dinamiken eta jokoen bidez, funtsezko balioak garatu […]

Ekoetxea Txingudi gehitu egin da beroari aurre egiteko Irungo klima-babeslekuen sarera

Gaur egun, gehiegizko beroa handiagoa da hirietan inguruetan baino, batez ere bero-boladetan, eta gero eta ohikoagoak dira berotze globala dela eta. Horrek eraginnegatiboa du pertsonen osasunean, eta akidura eta bero-kolpeak eragiten ditu. Aurtengo udan, Irunek beste urrats bat emango du bizilagunak zaintzeko. UdalakEkoetxea Txingudi izendatu du udalerriko 31 klima-babeslekuen artean, eta beroitogarritik babestea behar dutenentzat espazio […]

Ekoetxea Urdaibai urrats bat aurrerago doa EMAS ziurtagiriarekin

Berri onak! Ekoetxea Urdaibaik EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiri ospetsua lortu du, jasangarritasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duen konpromisoa nabarmentzen duen aitorpena Zer esan nahi du horrek? EMAS ziurtagiriak baliozkotzen du Ekoetxea Urdaibaik ingurumen-politika sendoa eta ingurumen-kudeaketako sistema eraginkorra izateaz gain, erakunde independenteen aldizkako berrikuspenak ere egiten dituela etengabeko bikaintasuna bermatzeko. Hau hasiera besterik ez […]

TerminUSek behar zaituzte! Egon zaitezte prest planeta salbatzeko.

Ekoetxea Saretik esperientzia berri eta liluragarri berri bat plazaratu dugu, escape boxen estilo hutsean, familiak klima-larrialdiaz kontzientziatzeko xedez. Baina, zer da TerminUS? Zein da bere benetako helburua? Nor dago beraren atzean? Zergatik sortu da? Zein da gure eginkizuna? Klima-aldaketa gure gizartearen erronka nagusia den mundu honetan, esperientzia honek ohitura jasangarriak hartzera bultzatuko gaitu Jokoan zehar, […]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.