Ekoetxea Meatzaldean espazio berriak egokitzeko obrak hasi dira

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen hezkuntzako zentroak Gallartako (Bizkaia) egoitzako eremu batzuk egokitzeko lanei ekin die, espazioaren erabilera hobetzeko eta handitzeko.

Hainbat ingurumen irizpide aintzat hartuta egingo den proiektu honek sei hilabeteko gauzatze epea du, eta hiru espazioen erabilera eraberritzeko eta maximizatzeko behar diren obrak aurreikusten ditu: ‘aterpe’ gunea, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta zentroko goiko solairua. Gainera, jarduketek beste eskailera bat aurreikusten dute, solairuartea eta goiko solairua lotuko dituena.

Horrela, honako hauek izango dira aldatutako espazioak: ‘aterpea’, euria egiten badu ikastetxeetako ikasleak bisitaren ondoren babestu ahal izateko eremu estali bat; aldi baterako erakusketa gela, Ekoetxea Metazaldeari aukera emango diona lehendik duen erakusketa iraunkorra osatzeko; eta goiko solairua, batez ere bilera teknikoak egiteko atondutakoa.

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen heziketa eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, eta, beraz, proiektuak zein obrek estandar handia beteko dute ingurumen irizpideak aintzat hartzeari dagokionez.

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sarearen kudeaketaren arduraduna den heinean, aukera gisa identifikatu du espazio horien eraldaketa, Meatzaldeko egoitza diseinatzean eta ondorengo birmoldaketa lanetan egindako praktika onak, ingurumena errespetatzen duten ekintza jasangarriekin egindakoak, eta eskuragarri dauden espazioei dagokienez espero diren emaitzak herritarrei erakusteko.

Ekoetxea Meatzaldea, obrengatik irekita

Ekoetxeak ateak irekiko ditu helduei zuzendutako ibilbide bat eskaintzeko. Ordubeteko iraupena izango du, eta eraikina zeharkatu ahala, parte hartzaileek eraldaketa jasangarri hori planifikatzeko eta egiteko modua ezagutzeko aukera izango dute.

Beste praktika on batzuen artean, obrak irauten duen bitartean, argiztapena naturala edo kontsumo txikikoa izango da, ahal dela; materialak zero kilometroko irizpideekin aukeratuko dira eta %100 birziklagarriak izango dira; beraz, material birziklatu eta ekologikoa lehenetsiko da. Bestalde, erabilitako pinturek ez dute disolbatzailerik izango eta, energia lortzeari dagokionez, eraikina iturri berriztagarriez hornituko da, hala nola geotermia eta aerotermia.

Bestalde, beirak igorpen txikikoak dira, metalezko oxidoen geruza bati esker, eta eraispen selektiboak jatorrian sailkapena eta balorizazioa ahalbidetuko du, produktuen bizi zikloa luzatzeko eta hondakinen sorkuntza murrizteko.

Ikus daitezkeen alderdiez gain, emaitzarako esanguratsuak diren beste ezaugarri batzuk ere azpimarratuko dira, hala nola: material birziklatuen kalkulagailua erabiltzea, alegia, eraikuntzan ekonomia zirkularra bultzatzeko erabil daitezkeen materialak hautatzeko gida bat erabiltzea; erabilitako materialen iraunkortasun irizpideen eskakizuna; eskatutako ziurtagiriak, adibidez, Ingurumen Adierazpenak edo ISO-14001; edo, besteak beste, nola errazten duen eraikinaren orientazioak energiaren aurrezpena eta energia eraginkortasuna.

Comparte:
Otras :