Ekoetxea Meatzaldeak jasangarritasunera eta klima-ekintzara hurbilduko du Burdin Jaia, esperientzia-programa osoarekin

Gallarta, 2026ko iraila.- Ekoetxea Meatzaldeak Burdin Jaian, parte hartuko du aurten ere, herritarrei iraunkortasuna, ingurumen-hezkuntza eta klima-ekintza hurbilduko dizkie, tailerren, bisita gidatuen, antzerkiaren, familia-jardueren eta Klima Azokaren bidez irailaren 12an eta 13an, doako esperientzien programa oso batekin.

2005etik Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren, Ekoetxea Meatzaldearen eta Bodovalleko meatze handiaren alboan ospatzen da. Burdin Jaia Euskadiko meatze-ondareari balioa emateko hitzordu nagusietakoa da. Bi urtez behin, XIX. eta XX. mendeetan Bizkaiko garapen ekonomiko eta soziala bultzatu zuten antzinako meatze-ustiategietako giroa eta lanbideak birsortzen ditu ekitaldiak.

Abanto-Zierbenako Udalak eta Enkarturrek elkarlanean antolatuta, eta udalerriko hainbat kultur, jolas- eta kirol-elkarteren laguntzarekin, festak birsortze historikoak, gastronomia, artisautza, musika, antzerkia eta dantza uztartzen ditu, baita harrizulatzaileen txapelketa tradizionala ere, Bizkaiko meatzaritza-kulturaren elementu adierazgarrienetako bat.

Ekoetxea Meatzaldea Burdin Jaiaren parte da lehenengo edizioetatik —lehenago PeƱas Negras Interpretazio Zentroa izan zen—, eta, aurten ere, erakusleiho hori baliatuko du lurraldeak bizi izan duen eraldaketa herritarrei hurbiltzeko: meatze-jarduerak erabat markatu zuen paisaia izatetik ingurumen-hezkuntzako, kontserbazioko eta klima-ekintzako erreferente izatera.

Asteburu osoan zehar, publiko guztientzako diseinatutako programazio berezia eskainiko du zentroak. Proposamenen artean, hauek nabarmentzen dira: Klima Azoka, jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako ekimenak erakusteko dibulgazio-gunea; “Meategitik klimara” erakusketa iraunkorrerako bisita gidatuak, paisaiaren bilakaera eta haren ingurumen-berreskuratzea ulertzeko aukera ematen dutenak; elikadura osasungarriari eta biodibertsitateari buruzko tailer parte-hartzaileak; ingurumen-gaiei buruzko antzerki-emanaldiak; eta familiako ginkana bat, inguruko fauna modu ludikoan eta parte-hartzailean ezagutzeko.

Jardueren egitaraua 

Irailak 12, larunbata 

11:00 – 14:00: Klima Azoka. 

11:00 – 12:00: Bisita gidatua “Meategitik klimara” erakusketa iraunkorrera. 

12:30 – 14:00: “Postre osasungarriak” tailerra. 

13:00 – 14:00: “Eraldaketarako kontuak” antzezlana. 

16:00 – 18:00: Klima Azoka. 

16:30 – 18:00: Ginkana “Gure lagunak animaliak”. 

Irailak 13, igandea 

11:00 – 14:00: Klima Azoka. 

11:00 – 12:00: Bisita gidatua “Meategitik klimara” erakusketa iraunkorrera. 

12:30 – 14:30: “Erleen mundu zoragarria” tailerra. 

13:00 – 14:00: “Naturwoman” antzezlana. 

Jarduera guztiak doakoak dira, eta horietako batzuetan izena eman behar da aldez aurretik. Interesa duten pertsonek Ekoetxea Sarearen webgunearen bidez lor dezakete informazio gehiago eta egin dezakete erreserba: http://www.ekoetxea.eus

Ekoetxea Meatzaldeak Burdin Jaian parte hartzeak indartu egiten du Ekoetxea Sareak ingurumenaren dibulgazioarekin eta Euskadiko natura- eta kultura-ondareari balioa ematearekin duen konpromisoa, erakutsiz nola iragan industrialaren memoria aukera bihur daitekeen egungo ingurumen-erronkei buruz hausnartzeko eta etorkizun jasangarriago bat eraikitzeko.

Ekoetxea Meatzaldea Gallartan kokatuta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ingurumen-zentroen sarean dago, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Partekatu:
Beste batzuk:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.