Ekoetxea Meatzaldeak hezkuntza eskaintzarako aukera gehiago ditu, erabiltzen ez ziren tokiak egokitu ondoren

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen hezkuntzako zentroak etapa berri bati ekingo dio, azken zortzi hilabeteetan Gallartako egoitza egokitzeko lanak amaitu ondoren. Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen duen azpiegitura horretan egindako konponketekin, eraikinaren azalera handitu da eta azkenean eraikinak 300 m2 ditu, klima aldaketaren aurrean euskal herritarren eraldaketa ekosoziala bultzatzea helburu duten esperientzia berriak eskaintzeko. […]

Ekoetxea Meatzaldean espazio berriak egokitzeko obrak hasi dira

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen hezkuntzako zentroak Gallartako (Bizkaia) egoitzako eremu batzuk egokitzeko lanei ekin die, espazioaren erabilera hobetzeko eta handitzeko. Hainbat ingurumen irizpide aintzat hartuta egingo den proiektu honek sei hilabeteko gauzatze epea du, eta hiru espazioen erabilera eraberritzeko eta maximizatzeko behar diren obrak aurreikusten ditu: ‘aterpe’ gunea, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta zentroko goiko solairua. […]

Ekoetxea Meatzaldeak esperientzia berri bat abiatu du eskoletako ikasleak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko

Ekoetxea Meatzaldeak eskola-komunitatera zuzendutako prototipo bat abiatu du, giza ekintzen eragin nabariaz kontzientziatzeko xedez, bai klima-aldaketa azkartzen duten jarduerei dagokienez eta bai fenomeno global horren ondorioak arintzen laguntzen dutenei dagokienez. Bigarren hezkuntzako lehen mailetako ikasleei zuzenduta, jarduera Ekoetxea sarearen eraldaketa-prozesuaren baitan kokatzen da; izan ere, prozesu horrek esperientzia berriak plantatzen ditu, konpromiso konkretuak herritarren aldetik […]

Bodovalle begiratokia

Kanpoko terraza/begiratoki zabala, Gallartako Kontxa 2 meategiren bista ikusgarriekin. Ez du ikus-entzunezko ekipamendurik Aire zabaleko ekitaldietarako oso egokia.

Burdina aretoa

Formatu txikiko bileretarako aretoa, pantaila digitalarekin eta Interneterako sarbidearekin. Hori guztia Gallartako Kontxa 2 meategiaren bista ikusgarriekin. Giro ezin hobea behar den lasaitasunez lan egiteko eta bilerak egiteko. Espezifikoki, honako ezaugarri hauek aipa ditzakegu:

Meatzaldea auditoriuma

Ekoetxea Meatzaldearen auditoriuma Bizkaian martxan egon zen azken meategiaren gainean ipinitako anfiteatro bat da. Mota guztietako ekitaldiak antolatzeko teknologia berrienez hornituta dago.