Urria, klimaren aldeko ekintza eta konpromisoen hilabetea Ekoetxea sarean

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-zentroen sarea klimaren aldeko ekintzaz eta konpromisoz beteriko urria bizitzeko prestatzen ari da. Ekoetxea Erronka sentsibilizazio-kanpaina handiaren esparruan, zeinaren helburua lau hilabetetan 10.000 konpromiso jasangarri lortzea den, herritarrei aurrerapausoa eman eta erronka kolektibo horrekin bat egiteko deia egiten zaie.
Arrakasta itzela “Iraunkortasunaren aldeko Pedaladak” ekimenean, Ekoetxea Urdaibain

Joan den igandean, 300 pertsona baino gehiago —gehienak familiak— bildu ziren “Iraunkortasunaren aldeko Pedaladak” esperientzian, Ekoetxea Urdaibaik antolatutako txirrindularitza-martxan. Ekimen hau Bermeoko Ziklistek, Aixerrotape Txirrindulari Elkartea eta Basati Bike elkarteekin elkarlanean garatu zen.
2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren IV. edizioan, hezkuntza-espedizio kolektibo bihurtu zen Donostiako Miramar jauregia

Uztailaren 3an eta 4an, 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren edizio berri bat izan zen Miramar Jauregian, Ihobek —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak— bultzatuta, EHUren Udako Ikastaroen eta Donostia Sustainability Forumaren esparruan.
Let’s Clean Up Euskadi: herritarrak abian jartzean, planetak nabaritzen du

Ekoetxea Sareak laguntza eman du asteburu honetan gure ingurune naturalak hobetzeko, 760 kilo hondakin baino gehiago bildu baititu, Let’s Clean Up Euskadiren edizio berri batean.
Europako *Let’s Clean Up Europe* kanpainaren barruan antolatu da ekintza, eta Meatzalde, Urdaibai, Txingudi eta Añana-Sobróngo ekoetxeetan egin da. Dozenaka boluntario mobilizatu ditu, eta buru-belarri aritu dira natura zaintzeko eta ingurumen-kontzientzia sortzeko helburua lortu nahian.
2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskola ideien laborategi bat izango da

Uztailaren 3an eta 4an, 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren beste edizio bat izango da Donostiako Miramar jauregian. Aurten, sorkuntza-gune gisa aurkeztuko da, egungo erronka sozial eta ekologikoen aurrean ingurumen-hezkuntza berraztertzeko eta berritzeko.
Ekoetxea Sareak bat egiten du Euskaraldiarekin,
Ingurumen Hezkuntzan euskarari ahotsa emateko

Ekoetxea Sareak bat egiten du Euskaraldiarekin. Aurtengoa laugarren edizioa da,
eta maiatzaren 15etik 25era egingo da. Honela bat eginez, konpromisoa indartu nahi
dugu hizkuntza-eskubideekin, kultura-dibertsitatearekin eta hurbilagoa, irekiagoa eta
pluralagoa den administrazio publiko batekin.
Ekoetxea Añana Sobronen inaugurazioa

Ekoetxea Añana Sobron Arabako Lantaron udalerrian dago. XIX. mendean eta XX.
mendearen erdialdera arte, leku honek distira handiko garaia izan zuen, antzinako
bainuetxeko ur mineromedizinalei esker. Hemendik aurrera, Ekoetxea Sobronek
emango digu aukera leku pribilegiatu honetan urak gure bizitzan duen garrantziaz
jabetzeko.
KLIMA AZOKAk jasangarritasunaren berri eman die Euskadiko 5.000 pertsonari baino gehiagori

Nola egin ahal diogu aurre klima-aldaketari gure eguneroko bizitzan?
KLIMA AZOKAk galdera hori egin du Euskadi osoan barrena 2024an. Esperientzia
interaktiboak eskaini dizkie 5.000 pertsonari baino gehiagori, eta laguntza eman die jakiteko
nola jokatu dezaketen beste era batera.
Ekoetxeak Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko du

Datorren igandean, otsailak 2, Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko da, Nazio Batuek egun hau aldarrikatu baitute ekosistema hauen garrantzia ezagutarazteko eta babesteko beharraz kontzientzia sortzeko.
2024. urtean 140.000 pertsonak baino gehiagok, inoizko kopururik handiena, bisitatu zuten Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetakoren bat

Datorren urtarrilaren 26an ospatzen den Ingurumen Hezkuntzako Mundu Egunarekin bat eginik, Ekoetxea Sareak 2024. urteko jardueraren balantzea aurkeztu du