Urdaibaiko Ekoetxeak 191 pertsonaren inplikazioa lortu du #UrdaibaiErronkaren bidez emisioak murrizteko

Urdaibaiko herritarrek 1.591 keinu egin dituzte klima aldaketaren aurka, eta horrela, beren ohiturak aldatu dituzte larrialdi klimatikoaren ondorioei aurre egiteko. #UrdaibaiErronkak 1.581 konpromiso baino gehiago lortu ditu, Urdaibaiko Ekoetxeak joan den martxoan Biosferaren Erreserban CO2 emisioak murrizteko abiarazi zuen ekimen horretan parte hartu zuten 191 pertsonei esker lortu ere. Ekimena herritarren eguneroko bizitzako ohitura jakin […]
Ekoetxea Sareak bat egin du Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin

Euskadiko Etika Batzordeak “Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren” ziurtagiria eman dio Ekoetxeari. Ziurtagiri horrek Euskadiko ingurumen zentroen sareak gauzatutako jardueran jasangarritasunaren aldeko apustua bermatzen du. Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatuta, Ekoetxea sareak garapen jasangarria sustatu nahi duten esperientziak eskaintzen ditu, herritarren konpromisoa bilatuz eta haien eguneroko ekintzetan aldaketak eginez. Ekain amaieran Gasteizen egindako ekitaldian, […]
Trantsizio Energetiko-klimatikoa eta herritarren aktibazioa dira 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioaren protagonistak

“Trantsizio energetiko-klimatikoa eta herritarren aktibazioa” ikastaroan trantsizio ekologikoaren erronkak herritarrengana bideratzeko modurik eraginkorrena jorratzen da Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskola 2030, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ingurumen Jasangarritasunaren arloak koordinatzen du, UIKen, EHUren udako ikastaroen eta bi erakundeen laguntza duen Donostia Sustainability Forumaren (DSF) esparruan Donostiako Miramar Jauregiak, ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzera […]
Programa Uztaila/Abuztua/Iraila

Ekoetxea Txingudik eskaintzen dituen esperientziak, Uztaila/Abuztua/Iraila
Ekoetxea Urdaibaik balioa ematen die tokiko nekazaritza-ekoizpenari eta horrek ingurumen-iraunkortasunari egiten dion ekarpenari

170 pertsona inguruk ezagutzen dituzte laborantza- eta abeltzaintza-metodoak, Urdaibaiko tokiko produktuen jardunaldien esparruan Ekoetxea Sareak Urdaibaiko tokiko produktuari buruzko Jardunaldien lehen edizioa antolatu du, elikadura-eredu arduratsuagoa sustatzeko eta eskualdean landutako elikagaien aberastasun, aniztasun eta kalitate izugarria aldarrikatzeko. Ekoizleen laguntzarekin, joan den asteburuan Ekoetxea Urdaibain egin zen jardunaldiak dozena bat esperientzia eskaini zituen, eta parte-hartzaileek bertatik […]
Ekoetxea Sarea eraldatzen ari da, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa har dezaten

Ekoetxea Sareak ikuspegi berri batek markatutako eraldaketa prozesu bati ekin dio, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartzea helburu. Hausnarketa estrategiko zabal baten ondorioz, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak larrialdi klimatikoaren aurrean kontzientziazio handiagoa pizteko eta ekintza zehatzak bultzatzeko esperientziak sustatzen ditu. Halatan, natura interpretatzeko zentroen ikuspegia gainditu du Ekoetxeak, eta ingurumen zentroen sare bihurtu da, eraldaketa ekosozialean […]
Ekoetxea Urdaibaik tokiko produktua eta pertsona kontsumitzaileak konektatu ditu kultura- eta gastronomia-esperientzia batean

Ekoetxea Urdaibaik datozen ekainaren 24an eta 25ean Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu; dozena bat esperientzia izango dira eta, haien bidez, pertsona kontsumitzaileek prestakuntza-prozesuak eta eremuko laborantza- eta abeltzaintza-metodoak aurrez aurre biziko dituzte. Esperientzia hori #UrdaibaiErronka-ren parte bat da, Ekoetxea Urdaibaik uda aurretik CO2-ren emisioetan 300 tona aurrezteko duen erronkaren parte bat. Sukaldaritzaren alderdiaz gainera, […]
Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki da

2030eko Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioa datorren uztailean egingo da, “Energia eta klima arteko trantsizioa eta herritarren aktibazioa” izenburupean. Ihobek antolatuta eta hezkuntza-komunitateari eta, oro har, jendeari zuzenduta, prestakuntza-jarduera honen helburua da ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzea. Aurtengo edizioan izena emateko epea zabalik dago UPV/EHUko Uda Ikastaroak […]
Ekoetxea sare berria 2022-2024 2022-2024

Etorkizuna orain da
Ekoetxea Meatzaldean espazio berriak egokitzeko obrak hasi dira

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen hezkuntzako zentroak Gallartako (Bizkaia) egoitzako eremu batzuk egokitzeko lanei ekin die, espazioaren erabilera hobetzeko eta handitzeko. Hainbat ingurumen irizpide aintzat hartuta egingo den proiektu honek sei hilabeteko gauzatze epea du, eta hiru espazioen erabilera eraberritzeko eta maximizatzeko behar diren obrak aurreikusten ditu: ‘aterpe’ gunea, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta zentroko goiko solairua. […]