180 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute hondakinak eta ontziak murrizteko Ekoetxea Sareak antolatutako “Ez zaitez biltzen utzi” ekimenean

Azpeiti, Meatzalde, Txingudi eta Urdaibaiko zentroetan garatu da esperientzia, eta Ihobe sozietate publikoak Hondakinen Prebentziorako Europako Astean egindako ekintzen barruan kokatzen da.

Guztira, 55 familiak -180 pertsona baino gehiago- parte hartu dute “Ez zaitez biltzen utzi” ekimenean, hondakinen ekoizpena eta ontzien kontsumoa murriztearen garrantziaz sentsibilizatuta dauden familiei zuzendutako jardueran. Esperientzia Azpeiti, Meatzalde, Txingudi eta Urdaibaiko ingurumen zentroetan egin da. Zentro horiek Ekoetxea Sarea osatzen dute, zeina Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen, Ihobe ingurumen kudeaketarako sozietate publikoaren bidez.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astean kokatutako jarduera horretan parte hartu duten pertsona guztiek sortzen ditugun hondakinekin eta ontziekin lotutako erronka txikiak bideratzen lagundu dute.

“Ez zaitez biltzen utzi”experientzia horiurtetik gorako haurrak dituzten familietara bideratuta dago, jolasekin osatzen den zirkuitu txiki bat eginez, eta ekonomia zirkularraren 7+1 erreetako bakoitza erronka zirraragarri bihurtu da familientzat,“Birdiseinutik” “Birpentsatzeraino”. Helburua izan da objektuei bigarren bizitza ematen ikastea, hondakinak murriztea eta modu jasangarriagoan pentsatzea.

Euskadin, batez beste, urtean 485 kilo hiri hondakin sortzen dira biztanleko, eta horietatik 50 kilo baino gehiago ontziak dira, Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, eta “Ez zaitez biltzen utzi” bezalako ekimenek pixkanaka gure hondakinen aztarna murrizten laguntzen dute.

2023ko Hondakinen Prebentziorako Europako Astea

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea Europan hondakinen prebentzioari buruzko kontzientzia sortzeko kanpainarik handiena da. Tokiko eta eskualdeko agintari publikoek bultzatuta, herritarrek, eskolek, enpresek eta gizarte erakundeek elkarrekin egindako ahalegina da, eta, aurten, azaroaren 18tik 26ra egin da, “Ez zaitez biltzen utzi” lelopean.

Zazpi egunez, parte hartu duten erakundeek hondakinen kudeaketa jasangarriari buruz kontzientziatzeko ekintzak egin dituzte. Aurtengo edizioan, sentsibilizazio ekintzen ardatza ontzien problematika izan da, ingurumenean eragin handia dutelako, eta 3Ren ikuspegitik landu behar dira: Kontsumoa murriztea, Produktuak eta materialak berrerabiltzea eta Hondakinak birziklatzea.

Euskadin, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da Hondakinen Prebentziorako Europako Astea bultzatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den erakundea.

Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko Sarietarako hautagaitzak

2023ko Euskadiko Hondakinen Europako Astearen esparruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko Sarietarako hautagaitzen berri eman zuen azaroaren 24an, Euskalduna Jauregian, Astearen 15. urteurrena dela-eta egin zen ekitaldi batean.

2024ko ekainean banatuko diren Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko sarietan Euskadi ordezkatuko duten erakundeak hauek izango dira: Axular Lizeoa,ikastetxeen kategorian; Alboannazioarteko lankidetzarako fundazioa, elkarteen kategorian; Gasteizko Udala,administrazio publikoen kategorian; eta Bizi Slow Granelenpresen kategorian. Urtero 18.000 ekintza inguru aurkezten dira Europako sari horietara, eta horien artean onenak aukeratzen dira. Edizio honetan, 190 ekintza aurkeztu dira Euskadin, eta horietatik aipatutako laurak aukeratu dira.

Otras :