EZ

ZAITEZ BILTZEN UTZI!

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea

Azaroa

Parte hartu Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen familia-jokoan

Bizi familia esperientzia desberdin bat hondakinen europako astean.

Ekoetxea Saretik plan zoragarria eta dibertigarria proposatzen dizugu zuretzat eta zure familiarentzat asteburuan egiteko.

Imajinatzen duzu esperientzia bat, sortzen ditugun hondakin eta ontziekin erlazionatutako erronka txikiei aurre eginez familia osoak aldi berean parte hartu dezakeena?

Eta, gainera, esperientzia entretenigarria balitz eta jolasak balitu, familia bakoitzak laguntza pertsonalizatua edukita, eta, aldi berean, zuen egunerokoan egin ditzakezuen ohitura berriak ikasteko aukera emango balizu?

Baina, itxaron; hori ez da guztia. Horrez gain, parte hartzeagatik sari bat eskuratu ahal izango duzu eta!

Eta hori guztia doan da? Bai.

Nola eman dezaket izena?

Erraza da, jarraitu beherantz, eta aukeratu gehien komeni zaizun data eta Ekoetxea.

Gure ohiturak birpentsatzen

Aurten, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak ontziak ditu ardatz, horiek murriztu beharraz kontzientziatzeko.

Pentsatu al duzu inoiz zenbat hondakin sortzen ditugun etxean eta zenbat ontzi, pakete eta bilgarri erabiltzen ditugun?

Demasekoa da, ezta?

Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, Euskadin batez beste 485 kilo hiri hondakin sortzen ditugu biztanleko, eta horietatik 50 kilo baino gehiago ontziak dira.

Albiste ona, oso astiro bada ere urtetik urtera datu horiek murrizten ari direla da.

Gure konpromisoa ezinbestekoa da, eta, horretarako, kontziente izan behar dugu ontziak erabiltzeak, gehiegizko ontziratzeak eta gehiegizko enbalajeak dakarrenaz.

Gure esku dago, kontsumitzaile garen aldetik, gure hondakinen arrastoa murriztea aukeratu eta erabaki ahal izatea.

Beste zerbait egin dezakegu?

Pasa zaitez ekonomia zirkularrera: 3 ekintzetatik 7+1 ekintzetara

Ekonomia lineala izan da nagusi munduan joan den mendera arte. Ekonomia horretan, ekoiztea, erabiltzea eta botatzea ohiko praktika zen. Ondoren, jauzi kualitatibo bat eman genuen, eta hiru ekintza garrantzitsu egin genituen gure hondakinak kudeatzeko: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu.

Hala ere, eboluzionatzeko eta ekonomia zirkularrarekin bat egiteko garaia iritsi da, gure hondakinen bizitza eta eraginkortasuna optimizatzeko eta maximizatzeko.

Ziklo osoagoa da, eta abantaila ugari ditu berotegi efektuko emisioak, baliabide naturalen kontsumoa eta hondakinen sorrera murrizteko.

Erreserbatu zure familia esperientzia

Aukeratu noiz eta non, eta bat egin aldaketarekin.

Gogoratu plazak mugatuak direla!

Ekoetxea Urdaibai

Larunbata, azaroak 18

Ekoetxea Meatzaldea

Igandea, azaroak 19

Ekoetxea Txingudi

Larunbata, azaroak 25

Ekoetxea Azpeitia

Igandea, azaroak 26

Zure konpromisoak saria du

Esperientzian parte hartzen duten familiak Instagrameko zozketan sartu ahal izango dira

Nola? Oso erraza.

Partekatu ezazu zure Instagrameko storyan zure familia agertzen den argazki edo bideo bat ekonomia zirkularraren ekintzetako bat aplikatuz. @ekoetxea aipatu eta #EzZaitezBiltzenUtzi traola erabili.

Argitalpen guztien artean zozketa egingo da. Ez ahaztu baldintzak irakurtzea.

Lehiaketaren lege oinarriak

Enpresa antolatzailearen identifikazioa
Ihobe SA. Helbide fiskala: Alda Urkixo 36, 6. solairua, Bilbo; IFK: A01024223.

Zozketaren hasiera- eta amaiera-datak eta esparru geografikoa
Zozketan parte hartzeko epea 2023ko azaroaren 18an, larunbata, hasiko da eta abenduaren 10ean, igandea, amaituko da. Denbora-tarte horretan bakarrik parte hartu ahal izango da. Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta Ekoetxea Sarearen “Ez zaitez biltzen utzi” familia-esperientzian parte hartu duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Ihobe SAk beretzat gordetzen du zozketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan, baita legezko termino eta baldintza hauek interpretatzeko ahalmena ere.

Parte hartzeko arauak eta baldintzak
Zozketan parte hartu ahal izango dute EAEn bizi diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, baldin eta Ekoetxea Sarearen “Ez zaitez biltzen utzi” familia-esperientzian parte hartu badute.

Horretarako, beren Instagrameko story-an bideo bat edo irudi bat aipatu beharko dute, non familiari ekonomia zirkularreko ekintzaren bat aplikatuz ikusten zaion. Argitalpen horretan @ekoetxea aipatu beharko da eta #EzZaitezBiltzenUtzi hashtag-a erabili.

Ez dira onartuko pertsona, erakunde edo kolektiboekiko edozein motako errespetu-falta edo mespretxu barne hartzen duten eduki edo iruzkinak. Ihobe SAk beretzat gordetzen du lehiaketan aldaketak egiteko eskubidea, baldin eta lehiaketa hori burutzea eragozten duen arrazoiren bat gertatzen bada edo aldaketak lehiaketa hori hobetzeko helburua badu.

Irabazlea aukeratzea eta zozketa-modalitatea
Zozketa abenduaren 12an egingo da, Easypromos aplikazioaren bidez. Aplikazio horrek aukeraketa ausazkoa izan dela ziurtatuko du.

Familia irabazle bat aukeratuko da, eta beste bi erreserba gisa hautatuko dira. Irabazlearen izena abenduaren 12an bertan argitaratuko da Ekoetxearen Instagrameko profilean, eta bide hori erabiliz jarriko dira harremanetan sariaren banaketa zehazteko.

Ihobe SAk ez du inolako erantzukizunik izango irabazleek emandako datuetan akatsen bat badago eta, akats horren ondorioz, ezin badira irabazle horiek identifikatu.

Eskainitako sariaren balioa eta izaera
Saria: bi lagunentzako gaua eta gosaria barne hartzen dituen egonaldia, Urdaibai eskualdeko landa-turismoko ostatu batean.

Datu pertsonalen babesa
Parte hartzen duten pertsonek emandako datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean bilduko dira. Ihobe SA izango da fitxategi horren titularra eta arduraduna, helburu hauekin:

  • Parte-hartzaileen parte-hartzea kudeatzea eta haiekin harremanetan jartzea.
  • Parte-hartzaileei lehiaketaren edo ekimenari lotutako zozketen irabazleak izan direla jakinaraztea.

Ihobe SAk bermatu egiten du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) osorik beteko direla lehiaketan jasotako datu pertsonalen tratamenduan, batez ere lehiakideen datu pertsonalen gaineko informazio-, atzipen-, zuzenketa-, aurkakotza- eta baliogabetze-eskubideak baliatzeari dagokionez.

Lege-oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar berariaz onartzea legezko baldintza hauek. Legezko oinarri guztiak edo horietako batzuk onartzen ez badira, parte-hartzailea kanpoan utziko da, eta, horren ondorioz, Ihobek ez du bete beharko pertsona horrekin hartutako obligaziorik.

Ohar gehigarriak
Ekimenari esker jasotako edukiekin komunikazio-ekintzaren bat egin liteke, baina oraindik ez da ekintzarik zehaztu.

Horrez gain, Ihoberen eta Ekoetxeen Interneteko kanalak ere erabiliko dira ekimen hau eta parte-hartzaileek ekimenari lotuta sortzen dituzten edukiak zabaltzeko. Bertan parte hartzen duten irudiak eta bideoak lehiaketa ezagutzera emateko eta komunikazio-ekintzaren bat egiteko erabili ahal izango dira, betiere haien egilea aipatuz.

Instagrametik bereiztea
Instagramek ez du sustapen hau babesten, bermatzen edo administratzen, eta ez dago sustapenarekin lotuta.