Ekoetxea Sarea eraldatzen ari da, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa har dezaten

Ekoetxea Sareak ikuspegi berri batek markatutako eraldaketa prozesu bati ekin dio, herritarrek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartzea helburu. Hausnarketa estrategiko zabal baten ondorioz, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak larrialdi klimatikoaren aurrean kontzientziazio handiagoa pizteko eta ekintza zehatzak bultzatzeko esperientziak sustatzen ditu. Halatan, natura interpretatzeko zentroen ikuspegia gainditu du Ekoetxeak, eta ingurumen zentroen sare bihurtu da, eraldaketa ekosozialean […]
Ekoetxea Sareak antolatutako hondakinen bilketa kolaboratiboetan 433 pertsona bildu eta 3 tona zabor baino gehiago kendu dira

Guztira, adin guztietako 400 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute hondakinen bilketa kolaboratibo horietan, eta 3,1 tona zabor kentzea lortu dute ingurunetik.
Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki da

2030eko Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioa datorren uztailean egingo da, “Energia eta klima arteko trantsizioa eta herritarren aktibazioa” izenburupean. Ihobek antolatuta eta hezkuntza-komunitateari eta, oro har, jendeari zuzenduta, prestakuntza-jarduera honen helburua da ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzea. Aurtengo edizioan izena emateko epea zabalik dago UPV/EHUko Uda Ikastaroak […]
Ekoetxea Sareak webgunea berritu du herritarrengana hurbildu eta esperientzia berriak eskaintzeko

Ekoetxea estreinaldi betean sartuta dago. Aste honetan bertan, Gabonak amaitu eta jarduerara itzultzearekin batera, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak webgune berria ireki du ohiko helbidean: www.ekoetxea.eus.