EKOETXEA URDAIBAIK “DASTATU URDAIBAI” EKIMENA ABIAN JARRI DU TOKIKO ETA SASOIKO PRODUKTUEN KONTSUMOA BULTZATZEKO
• Esperientzia gastronomiko eta kulturalez beteriko urte osoko programa, kontsumitzailea Urdaibai Biosfera Erreserbako ekoizleekin konektatuz, tokiko eta sasoiko produktua sustatzea helburu duena
Ekoetxea Urdaibaik tokiko produktua eta pertsona kontsumitzaileak konektatu ditu kultura- eta gastronomia-esperientzia batean
Ekoetxea Urdaibaik datozen ekainaren 24an eta 25ean Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu; dozena bat esperientzia izango dira eta, haien bidez, pertsona kontsumitzaileek prestakuntza-prozesuak eta eremuko laborantza- eta abeltzaintza-metodoak aurrez aurre biziko dituzte. Esperientzia hori #UrdaibaiErronka-ren parte bat da, Ekoetxea Urdaibaik uda aurretik CO2-ren emisioetan 300 tona aurrezteko duen erronkaren parte bat. Sukaldaritzaren alderdiaz gainera, […]