Gehiago ikasteko eta izena emateko,
erregistratu zure ikastetxea ESKOLAGUNEn
Erregistratu aurretik ikas-esperientzien aurrerapena ezagutu nahi baduzu, “ikusi” sakatu
Garapen jasangarriaren eta bere kudeaketak sortzen dituen erronken garrantziaren inguruan hezitzea.
Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea.
Ingurumen-arazo globalak ezagutzea
Gizakiak ingurumenean duen eraginaz jabetzea
Ingurumen arazoen konponbidearen parte garela ulertzea.
Eguneroko bizitzan jokabide jasangarriak praktikan ipintzea
Azpeitiko ingurune naturala ezagutzea eta balioan jartzea
Ekoetxea Azpeitia Loiolako basilikako lorategietatik gertu dagoen ingurumen-zentroa da, erliebe nabarmenez eta sakan sakonez inguratua, balio ekologiko handikoa.
Haren ezaugarriak direla eta, zentroak 12 arlo tematiko hartzen ditu, gure ingurunea ulertzera, eta harekin sentsibilizatzera eta inplikatzera bideratuak.
Ezagutu leku magiko eta misteriotsu bat, aldapa handikoa, Izarraitz mendiaren inguruko mendietatik ibarreko ibaien mailaraino, uraren soinuak eta basoen usainak zu liluratzeko. Sar zaitez euskal folklorean bertako elezahar bikain batzuen bitartez.
Bazenekien Ekoetxea Azpeitiak 1.800 m² baino gehiagoko hiri-parke natural bat duela, eta bertan saguzarren eta intsektuen ohitura eta ezaugarriei buruz modu desberdin eta dibertigarrian ikasi ahal izango dugula?
XVIII. mendeko ur-errota bat bisitatu eta arto-irina nola egiten den ikusi nahi duzu?
Izan gure komunitatearen parte, aldaketaren parte izateko. Zure zain gaude!
Larunbatetan: 10: 00-13: 30 eta 16: 00-18: 30
Igandetan: 10: 00-13: 30
Jaiegunak: itxita, aste santua izan ezik
Abuztua: 10: 00-13: 00 eta 16: 00-18: 30
Oharrak
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.
Kontaktua eta nola heldu
Nola iritsi
Lurraldebus. Hurrengo estekan Azpeitiara iristen diren lineak aurkituko dituzu
https://www.lurraldebus.eus/
A-8 errepidea Donostiatik 12 zenbakira irteera
Carretera A-8 desde Bilbao salida Nº 14: Elgoibar, Azpeitia
Harremanak
Itzuli