
Klimaren aldeko ekintza
Elebiduna
1h 30 min
Familiak
7 urtetik gora
12:00h - 13:30h
19 Abenduak, 2026
Bizkaiko azken burdin meatzea ezagutu nahi duzu? Eta jakin zergatik izan zen hain garrantzitsua burdina gure historia hurbilean?
Bere arrastoa utzi zuen giza jarduera…
Bizkaiko burdin meatzaritzak paisaia nabarmen aldatu zuen, eta horrek argi erakusten du baliabide naturalak agortzen ari direla. Ikusi mineral horren ustiapenak ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan zituen ondorioak, garai oso garrantzitsua izan baitzen gure iragan hurbilean. Gainera, ulertuko duzu zergatik den beharrezkoa, orain inoiz baino gehiago, baliabide naturalen ustiapen jasangarria, hau da, daukagun planeta bakarrarekin orekan bizitzeko modua aurkitzea.Pistak bilatzen, erronkak gainditzen eta enigmak deszifratzen dibertitu nahiko zinateke?
Hau da zure aukera! Zure zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: