SORTU ZURE GABONETAKO BILGARRIA

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

SORTU ZURE GABONETAKO BILGARRIA

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

1h

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Ordutegia

12:00h - 13:00h

Data

12 Abenduak, 2026

Posible al da Gabonak planetarekiko errespetutsuago ospatzea? Tailer honetan furoshiki teknika ezagutuko dugu, Japoniako teknika tradizional bat. Objektuak biltzeko, garraiatzeko eta aurkezteko oihalak erabiliko dira, tolesteko eta korapiloak egiteko modu desberdinen bidez.

Gabon-jaien testuinguruan, opariak biltzeko modua berriz pentsatzera gonbidatzen gaitu esperientzia honek, ohiko opari-paperaren eta erabilera bakarreko bilgarrien ordez, aukera sortzaile eta berrerabilgarri bat eskainiz.

Saioan zehar, parte-hartzaile bakoitzak bere furoshiki-oihala sortuko du, zigiluak eta ehunetarako pintura erabiliz eskuzko estanpazio-teknikak baliatuta. Gabonetan eta neguan inspiratutako forma, kolore eta irudiak konbinatuz, oihal bakar eta pertsonalizatua diseinatu ahal izango dugu, estanpazioan aurretiko esperientziarik izan beharrik gabe.

Estanpazioa amaitutakoan, parte-hartzaileek oihala tolesteko eta korapilatzeko hainbat modu ikasiko dituzte, tamaina eta forma desberdinetako opariak biltzeko.

Tailer honek sormena eta adierazpen artistikoa ingurumen-sentsibilizazioarekin uztartzen ditu, berrerabilerari, kontsumo arduratsuari eta eguneroko keinu txikiei balioa emanez, ospakizun jasangarriagoak lortzen lagun dezaketelako.

Egin apustu ingurumenarekiko errespetutsuagoak izango diren Gabonen alde!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.