Ekoetxea Sareak bat egin du Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin, familia osoarentzako jarduerekin

Hondakinen Prebentziorako 2026ko Europako Astea Ekoetxea Sarean, azaroaren 21etik 29ra

Azaroaren 21etik 29ra, Ekoetxea Sareko bost zentroek tailerrak, ikuskizunak eta jardunaldi parte-hartzaileak eskainiko dituzte, «Hautu bakoitzak axola du. BALORATU baliabideak!» lelopean.

Ekoetxea Sareak, Eusko Jaurlaritzak Ihobe sozietate publikoaren bidez kudeatzen duenak, bat egin du Hondakinen Prebentziorako 2026ko Europako Astearekin, programazio berezi batekin. Helburua da herritarrak euren kontsumo ohiturei buruz hausnartzera gonbidatzea, produktuen bizitza luzatzea eta hondakinak murriztea.

Programazioa zentroka

  • Añana-Sobron (azaroak 21): Zirika Zirkus taldearen Modernes ikuskizuna (11:30) eta Gabonetako apaingarriak upcycling bidez tailerra (14:00-16:00).
  • Meatzaldea (azaroak 22): Eko Race Meatzaldea ginkana (10:00), Sormenezko sukaldaritza: zero hondakin, Hondakinak erritmoarekin, Matraka ma non troppo ikuskizuna eta Aztertu: zientzia, birziklapena eta naturaren aldeko ekintza.
  • Urdaibai: Urdaibai Moda Zirkularra (azaroak 28), arropa konpontzeko eta trukatzeko jardunaldia, eta ZIRKULATU: erle papera familia tailerra (azaroak 29).
  • Txingudi (azaroak 28): Plaiaundi Bizia, Plaiaundiko Parke Ekologikoan garbiketa kolaboratiboa, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun elkarteekin batera.
  • Azpeitia: Sortu zure garbiketa produktu ekologikoak! (azaroak 28) eta Hondakinen bilketa: errekakoak ez direnak, Urola inguruan (azaroak 29).

Gure ohiturak birpentsatzen

Produktu bakoitzaren atzean lehengaiak, ura eta energia daude. Horregatik, kanpainak nahikotasun materiala proposatzen du: ongi bizitzeko benetan zer behar dugun eta baliabide gutxiagorekin nola lortu pentsatzea. Murriztea, konpontzea, berrerabiltzea, partekatzea eta elikagaiak alferrik ez galtzea hondakinak sortu aurretik saihesteko moduak dira.

Probatu zure ezagutzak hiru galderako quiz honekin eta parte hartu sari baten zozketan. Gainera, Ekoetxea Sareak 7R+1ei buruzko baliabide didaktikoak eskaintzen ditu, hala nola 7+1 erronka zirkularra eta baliabide digital interaktibo bat.

Plazak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu.

Kontsultatu programazio osoa

Partekatu:
Beste batzuk:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.