Ez galdu!

Asteko nabarmenenak

Eko RaceMeatzaldea

«Gure baliabideek asko ematen digute. Haien alde dena emateko prest?»

Zer dute komunean horma batek, sare batek eta pneumatiko batzuek?

Azaroaren 22an, erronka baten parte izango zarete, eta proban jarriko dituzue zuen trebetasuna... eta planeta zaintzeko moduak! Eko Race Meatzaldea familian edo taldean gozatzeko ginkana-pista amerikarra da, kontsumoari, hondakinei, berrerabilpenari eta birziklapenari buruzko oztopo eta probekin osatua dagoena.

🏃 Korrika egin🧗 Igo🤝 Koordinatu💪 Taldean lan egin
Ikusi YouTuben ↗
📅Azaroak 22Igandea
🕙10:00 h10:00etatik aurrera
👧+6 urteFamilian edo taldean
📍GallartaEkoetxea Meatzaldea
Parte-hartzaile bat egurrezko horma bat igotzen
Igo!
Gainditu zirkuitua!

Hormak, sareak, pneumatikoak eta punteria-probak… eta oztopo bakoitzean, kontsumoari, hondakinei, berrerabilpenari eta birziklapenari buruzko erronka bat.

Erabaki bakoitzak garrantzia duela konturatzeko abentura bat, baita kontsumitzen eta botatzen dugunari dagokionez ere.

Bi haur pilota bat ontzi batera botatzen
Punteria!
🎁
Denok irabazten dugu!Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, eta bizikleta tolesgarrien, kantinploren eta motxilen zozketan sartuko dira.

Gainera, gozatu tailerrez, zientziaz eta musikaz betetako jardunaldi batez Meatzaldean. Ikusi egitarau osoa →

Egitaraua

Aste bat, bost Ekoetxe

Aukeratu zure zentroa eta kontsultatu bertako jarduera guztiak. Plazak mugatuak dira: erreserbatu aldez aurretik.

Gure ohiturak
birpentsatzen

Aurten, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak nahikotasun materialari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, “Aukera bakoitzak garrantzia du, BALORATU baliabideak!” lelopean.

Inoiz gelditu zara pentsatzen zer dagoen daramazun arroparen, erabiltzen duzun mugikorraren edo kontsumitzen dituzun elikagaien atzean?

Horiek ekoizteko lehengaiak, ura eta energia behar ditugu. Hobeto eta denbora luzeagoan aprobetxatzea haien balioa aitortzeko eta planeta zaintzeko modu bat da.

Nahikotasun materialak galdetzera gonbidatzen gaitu zer behar dugun benetan ondo bizitzeko eta nola ase ditzakegun behar horiek baliabide gutxiago erabiliz.

Daukaguna zaintzea, ordezkatu aurretik konpontzea, gutxi erabiltzen duguna partekatzea edo elikagaiak hobeto aprobetxatzea hondakinak jatorritik prebenitzen laguntzen diguten erabakiak dira.

Aukera bakoitzak garrantzia du. Daukaguna baloratzen hasiko gara?

Ezagutu 7+1ak eta erronka zirkularra

Arropa
Mugikorra
Elikagaiak
🪨 Lehengaiak💧 Ura⚡ Energia
Zer behar dugu benetan ondo bizitzeko?Zaindu · Ordezkatu aurretik konpondu · Partekatu · Elikagaiak hobeto aprobetxatu
Hezkuntza-baliabideak

Ikasgelarako eta etxerako hezkuntza-baliabideak

Ikastetxeentzat, familientzat eta hondakinei buruz gehiago jakin eta horiek prebenitzen ikasi nahi duen edonorentzat jarduerak eta materialak.

🎒 Irakasleak eta ikasleak🏠 Familiak🌍 Interesa duen edonor
01 · Ikasi

Egin jauzi ekonomia zirkularrera: 3Retatik 7+1era

Ekonomia linealak nagusitasuna izan du munduan joan den mendera arte: ekoiztu, erabili eta bota ohiko praktika zen. Ondoren, jauzi kualitatiboa egin genuen, eta gure hondakinak kudeatzeko hiru ekintza garrantzitsu egiten hasi ginen: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu.

Eboluzionatzeko eta ekonomia zirkularrarekin bat egiteko unea iritsi da, materialen bizitza erabilgarria optimizatu eta maximizatzeko eta hondakinen sorrera murrizteko.

Abantaila asko dituen ziklo osoago bat: Berotegi efektua eragiten duten gasen emisio gutxiago, natura baliabideen kontsumo txikiagoa, eta hondakinen ekoizpen txikiagoa.

Ekonomia zirkularraren eskema: diseinua, ekoizpena, banaketa, kontsumoa, bilketa eta birziklapena, etapa bakoitzean Birpentsatu
R

Birpentsatu +1

Behar dugunari eta gure kontsumo-, erabilera- eta baztertze-erabakien ondorioei buruz hausnartzea. Baliabideak baloratzea eta gure beharrak ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin nola ase galdetzea dakar. Gainerako R guztiekin batera doa.

Zer egin dezakegu modu desberdinean planeta hobeto zaintzeko eta hondakin gutxiago sortzeko?

R

Murriztu

Kontsumitzen ditugun produktu eta baliabideen kopurua eta sortzen ditugun hondakinak gutxitzea. Beharrezkoak ez diren kontsumoak saihestean eta behar duguna bakarrik erabiltzean datza, dagoeneko daukaguna hobeto aprobetxatuz.

Zer erabil dezakegu kopuru txikiagoan?

R

Berrerabili

Produktu bat berriro erabiltzea, funtzio bererako edo beste baterako, haren bizitza erabilgarria luzatuz hondakin bihurtu aurretik. Partekatzeak, uzteak, trukatzeak edo dohaintzan emateak ere beste pertsona batzuek aprobetxatzen jarraitzea ahalbidetzen du.

Zer erabil dezakegu behin eta berriz?

R

Konpondu

Hondatutako produktu bat konpontzea, berriro funtziona dezan eta erabiltzen jarraitu ahal izateko. Konpontzeak haren bizitza erabilgarria luzatzeko eta garaia baino lehen ordeztea saihesteko aukera ematen du.

Zer konpon dezakegu erabiltzen jarraitzeko?

R

Berritu

Zaharkituta geratu den edo gure beharretara egokitzen ez den produktu bat eguneratzea edo hobetzea, erabiltzen jarraitzeko. Lehendik dagoen produktua aprobetxatzean datza, haren itxuran, prestazioetan edo osagaietan aldaketak eginez.

Zer hobetu edo egunera dezakegu ordeztu gabe?

R

Bildu

Hondakinak bereiztea eta edukiontzi, bilketa-gune edo itzulketa-sistema egokietan uztea, haien tratamendua eta materialen aprobetxamendua errazteko.

Nola bil dezakegu ahalik eta hondakin gehien, behar bezala bereizita?

R

Birziklatu

Hondakinen materialak birziklatze-prozesuen bidez eraldatzea, produktu berriak fabrikatzeko erabili ahal izan daitezen. Prozesu horiek erakunde eta enpresa birziklatzaileek egiten dituzte. Kontsumitzaile garen aldetik, material horien erabilera susta dezakegu, zerbait erosi behar dugunean material birziklatuarekin fabrikatutako produktuak aukeratuz.

Material birziklatuzko zer produktu erabil ditzakegu?

R

Birdiseinatu

Produktu baten diseinua birplanteatzea, haren ingurumen-inpaktua murrizteko bizi-ziklo osoan zehar: materialak lortzetik hasi eta fabrikazio, banaketa, erabilera eta azken tratamendura arte. Lan hori produktuak diseinatzen eta fabrikatzen dituztenei dagokie. Kontsumitzaile garen aldetik, hobekuntza horiek susta ditzakegu, behar ditugunean, baliabide gutxiago erabiltzeko, gehiago irauteko eta konponketa, berrerabilpena edo birziklapena errazteko diseinatutako produktuak aukeratuz.

Zeri erreparatu diezaiokegu ingurumena gehiago zaintzen duten produktuak aukeratzeko?

02 · Praktikatu

7+1 erronka zirkularra: postala eta argazki-markoa

Bereziki ikastetxeentzat pentsatutako ariketa bat, etxean erabiltzeko ere zabalik. Bete orria 7R+1etako bakoitzaren adibideekin eta idatzi postal bat baloratzen duzun pertsona bati.

Eta benetan behar duguna dagoeneko badaukagu?

Ondoren, bihurtu orria argazki-marko (15 × 10 cm, postalaren tamaina bera), partekatutako une bat gordetzeko. Oroitzapen bat kanpoan eta ideia onak barruan, benetan garrantzitsua dena zaintzeko.

7+1 erronka zirkularraren orria, zortzi Rekin Postalaren atzealdea: Eta benetan behar duguna dagoeneko badaukagu?

Ikasgelan

Irakasleak 7R+1en inguruko hausnarketa gidatzen du, eta ikasleek orria taldean edo banaka betetzen dute.

Etxean

Familiak elkarrekin betetzen du erronka, postala idazten du eta markoa muntatzen du partekatutako une baten argazkiarekin.

Ikasgela + etxea

Ikasgelan hasi eta etxean amaitzen da: ikasleek orria eta postala etxera eramaten dituzte, erronka familiarekin partekatzeko.

Urratsez urrats

  1. Bete erronkaIdatzi R bakoitzaren adibideak orrian, ikasgelan edo etxean.
  2. Idatzi zure postala«Gehien baloratzen dudanaz pentsatzen dudanean, zutaz ere pentsatzen dut. Horregatik idazten dizut gaur…»
  3. Tolestu zure markoaJarraitu bideo-tutorialari orria argazki-marko bihurtzeko.
  4. Gorde oroitzapenaJarri 15 × 10 cm-ko argazki bat eta gorde zure hausnarketak barruan, berriro irakurtzeko.

Tutoriala: zure argazki-markoa

«Larry Hart» papiroflexia-eredua. Erronkaren orria baino ez duzu behar: ez artazirik ez kolarik.

Hondakinei buruzko baliabide digitala
03 · Esploratu

Hondakinei buruzko baliabide digitala

Hondakinei eta horiek nola prebenitu ikasten jarraitzeko baliabide interaktiboa. Ikasgelan proiektatzeko edo etxean zure erritmoan arakatzeko aproposa.

Irakaslea zara?

Aurkitu material hauek Eskolaguneko «Baliabideak eta materialak» espazioan ere, ikasgelan lantzeko beste proposamen batzuekin batera.

Joan Eskolagunera
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.