12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

EKO RACE MEATZALDEA

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

Ordutegia

10:00etatik aurrera

Data

22 Azaroak, 2026

Korrika egin, igo, gainditu erronkak eta salbatu planeta!
Ginkana-pista amerikarra, probak gainditzeko eta kontsumoaren, hondakinen eta birziklapenaren inguruko zuen trebetasuna proban jartzeko.

Familian edo taldean gozatzeko esperientzia bat.

Gai izango al zarete erronka guztiak gainditzeko? Zatozte frogatzera!

Prest al zaudete erronkarako?

Ahaztu betiko ingurumen-jarduerak. Hemen korrika egin, igo, oztopoak gainditu, taldean lan egin… eta baita zikindu ere!

Eko Race Meatzaldea familian gozatzeko ginkana-pista amerikarra da. Bertan, kontsumoarekin, hondakinen sorrerarekin, berrerabilpenarekin, birziklapenarekin eta hondakinen kudeaketa egokiarekin lotutako hainbat proba gainditu beharko dituzue.

Ekitaldiak hainbat oztopo biltzen ditu: horma bertikalak zein inklinatuak, arrastatu beharreko pneumatikoak, sareak, garraiatu beharreko gurpilak, eraztunak, soken bidezko igoerak eta lurrean jarritako pneumatikoak. Parte-hartzaileek ibilbidea osatzeko, beren arintasuna, indarra eta koordinazioa proban jartzen dituzten erronka fisikoak gainditu behar dituzte; hori guztia, jasangarritasunari —zehazki, «8R» kontzeptuari— eta ingurumenaren zaintzari lotutako mezuekin bat eginez.

Nor izango da proba guztiak gainditzeko gai?
Nork lortuko du amaierara iristea?
Eta nor bihurtuko da hondakinen benetako txapeldun-taldea?

Onartu erronka. Prestatu zaitezte abenturarako.
Esperientzia honek saria ere badakar!

Parte hartzeagatik opari bat jasoko duzue eta, gainera, oparien zozketa ere egingo dugu (bizikleta tolesgarriak, kantinplorak, motxilak, tote bag poltsak…).

Eko Race Meatzaldea zuen zain dago!

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.