
Ur garbia eta saneamendua
Elebiduna
1:30
Gazteak eta pertsona helduak
12 urtetik gorakoentzat
Hor nago beti, segurutzat jotzen naute, baina ez naiz amaigabea. Euri moduan erortzen naiz mendietan, erreka eta ibaietatik igarotzen naiz ozeanoetara iritsi baino lehen. Lainoetara gero, mendietan isuri arte. Bizitzarako ezinbestekoa naiz, baina alferrik galtzen naute. Zer naiz?
Ura da erantzuna eta esperientzia honen protagonista. Uraren ibilbidea ulertuko dugu, bai naturala eta bai moldatu duguna. Non eta nola dagoen ikusiko dugu, baita dituen arazoak ere. Geroz eta gehiago zaintzen bada ere, urak kutsatuta jarraitzen du, horren zergatiaz ere arituko gara. Amaitzeko, uraren gehiegizko erabilera izpide, alferrik ez galtzeko gomendioetan sakonduko dugu. Ur-tanten antzera, ibilguan zehar bidaiatuko dugu. Ekoetxean dugun edukia eta jolas ezberdinak baliatuko ditugu horretarako. Beraz, zeren zain zaude? Zatoz uraren bideetan murgiltzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: