Sortu zure garbikari ekologikoa!

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Sortu zure garbikari ekologikoa!

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

18 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

28 Azaroak, 2026

Garbikari naturalak erabiltzetik, sintetikoak erabiltzera pasa gara eta hau, ur-kutsaduraren arrazoi nagusienetariko bat da. Inoiz pentsatu duzu garbitu bitartean zikintzen ari zarela? Izan burujabe eta jasangarri eta, ikasi zure komuneko garbikari ekologikoak egiten esperientzia honetan. Zure eta inguruaren osasuna bermatzeko, eraldatu kontsumitzeko eta garbitzeko moduak!

Orokorrean, geroz eta gehiago dakigu elikagaien nahiz erabiltzen ditugun produktu kosmetikoen inguruan, baina ezer gutxi etxeko garbikarien eta geure buruaren zaintza modu sinple batean egitearen gainean. Esperientzia honetan, etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun garbiketarako produktu sintetikoak ordeztu eta komuneko garbikari jasangarriak egiten ikasiko dugu Aiora Urbietaren eskutik. Hauek guztiak modu ekologikoan, naturan ahalik eta inpaktu txikiena sortuz. Uraren, etxearen eta gorputzaren zaintza ekologikoko ikastaroaren helburuak ondorengoak dira, besteak beste:
•Sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzea
•Ekologikoaren kontzientzia hartzea eta natura errespetatzea beti
•Modu burujabe batean etxe ekologiko bat izatea zein erraza den ikastea
•Produktu hauek egitea aitzakitzat hartuta, elkartu eta sare bat sortzea
•Batez ere emakumekok belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza konpartitzea

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.