Plaiaundiko gaueko harrapariak

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Plaiaundiko gaueko harrapariak

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordua

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Ordutegia

19:00h - 21:00h

Data

12 Abenduak, 2026

Zer gertatzen da Plaiaundin gaua iristen denean? Eguzkia ezkutatzen denean, hezegunea soinuz eta jardueraz betetzen da. Aranzadirekin elkarlanean antolatutako bisita gidatu honetan, Plaiaundiko Parke Ekologikoan bizi diren gaueko harrapariak ezagutuko ditugu. Haien bizimodua hobeto ulertuko dugu, eta iluntasunean entzuten diren kantu eta dei bereizgarriak identifikatzen ikasiko dugu. Natura beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera paregabea!

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer gertatzen den paduran gaua iristen denean? Gu etxera joaten garen bitartean, Plaiaundiko gaueko harrapariak eszenatokira ateratzen dira.

Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean antolatutako bisita gidatu honetan, Plaiaundiko Parke Ekologikoan barneratuko gara ingurune natural honetan bizi diren gaueko harrapariak ezagutzeko.
Behaketaren eta entzumenaren bidez, animalia hauen sekretuak eta hezeguneak biodibertsitatearentzako babesleku gisa kontserbatzearen garrantzia ezagutuko ditugu.

Bisitan zehar…
– Populazio horiek nola aztertzen eta monitorizatzen diren jakingo dugu.
– Espezie batzuk identifikatu eta haien kantuak ezagutuko ditugu.
– Iluntasunera nola egokitzen, elikatzen eta orientatzen diren ezagutuko dugu.

Gomendioak: Linterna frontala/eskukoa ekarri.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.