PERRETXIKOTARA! Ibilbide antzeztua

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

PERRETXIKOTARA! Ibilbide antzeztua

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

2 ordua

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Ordutegia

11:00 - 13:00

Data

15 Azaroak, 2026

Perretxikoek hitz egin dezaketela uste al duzu? Eta beren sekretuak kontatzeaz gain, urak bizitzarako duen garrantzia azalduko baligute? Cuenturaleza lanaren eskutik antzeztutako esperientzia honetan, familiek Aiako Harrietako bidezidorrak zeharkatuko dituzte urak basoari bizia nola ematen dion eta onddoak, landareak eta animaliak nola agertzen diren ezagutzeko.

Perretxikoek gutxik ezagutzen duten sekretu bat gordetzen dute: urik gabe, basoa ez litzateke berdina izango. Istorioz, umorez eta sorpresaz beteriko esperientzia antzeztuaren bidez, familiek ura onddoekin, landareekin eta animaliekin lotzen duen harremana ezagutuko dute.

Cuenturaleza-ren eskutik, esperientzia antzeztu bat biziko dugu, non onddo oso berezi batek bere bizitzako sekretuak azalduko dizkigun. Jolasaren, antzerkiaren eta naturaren behaketaren bidez, perretxikoen mundu liluragarria eta planetaren orekan duten funtsezko rola ezagutuko ditugu, eta naturak ezkutatzen dituen arrastoei jarraituko diegu, urak lurzoruak nola elikatzen dituen, perretxikoen hazkuntza errazten duen eta landareen eta animalien bizitzari eusten dion ulertzeko. Gainera, gure egunerokoan haien kontserbazioa nola babestu dezakegun hausnartuko dugu. Adin guztientzako abentura hezigarria eta dibertigarria!

Zer aurkituko duzue?
– Barre egitera eta ikastera eramango gaituzten pertsonaiekin ibilbide antzeztua.
– Natura-ingurunea behatzeko eta esploratzeko jarduerak.
– Perretxikoen, basoaren eta uraren zikloaren arteko lotura aurkitzea.

Perretxiko, zuhaitz eta basoko bazter bakoitzaren atzean, ur tanta batekin hasten den istorio bat dagoelako.

Familia esperientzia ahaztezina. Ezagutu naturak zurekin partekatu nahi dituen istorioak!

Ez dago tokirik.

Bete beheko inprimakia, eta eman izena itxaron-zerrendan. Tokia dagoenean abisatuko dizugu

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.