
Lurreko ekosistemen bizitza
Euskera
2h
Familiak
6 urtetik aurrera
10:30 - 12:30
12 Abenduak, 2026
Borobil-borobila da ilargi betea eta gainera, goxoa eta gustagarria dirudi. Baina, zer zapore ote du? Txokolate zaporea? Brokoli zaporea? Edo patata zaporea? Oihaneko animaliak jakin-min handia duten arren, ez dira ilargiraino iristen eta ondorioz, ezin dute ilargia dastatu. Denen artean, talde-lanean, ilargia ukituko dute eta ohartuko dira partekatzen denean, gauzek zapore hobea dutela.
Lur planetak duen satelite natural bakarra da Ilargia. Gauak argitzeaz gain, Ilargiak Lurrean eragiteko ahalmena du. Hala, besteak beste, Ilargiaren erakarpen-indarra dela-eta, ozeanoetako urei tira egiteko gaitasuna du, mareak sortuz. Zientifikoki frogatua dago Ilargiak uretan eragina duela eta egia da, gure arbasoek lur-lanetarako ilargiaren egutegia zutela eredu, landareen izardiaren gora-beherak kontuan izateko.
‘Nola dastatu Ilargia?’ esperientziaren oinarrian izen bereko ipuina dago. Eneritz Iparragirrek, Ilargia ukitu eta dastatu nahi duten animalia talde baten abentura kontatuko digu. Behin Ilargia dastatu ostean, Ilargiaren faseak eta hauen eraginean gehiago sakontzeko, ‘ILARGI’ eskulana egin eta etxera eramango dute.
Zuk ere jakin nahi duzu zer zapore duen Ilargiak? Zatoz!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: