
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Euskera
2h
Helduak
18 urtetik gorakoentzat
10:30 - 12:30
19 Abenduak, 2026
Gure zainketarako elementu naturalak erabiltzeari utzi eta, sintetikoak erostera pasa gara. Etenik gabeko kontsumismoaren eta zabor-ekoizpenaren gurpilean zaudela, inoiz pentsatu duzu zure zainketarako ohiturekin ingurumena kaltetzen ari zarela? Izan burujabe eta jasangarri eta, ikasi negurako zakutxo termikoak eta bainurako gatzak egiten esperientzia honetan. Zure eta inguruaren osasuna bermatzeko, eraldatu kontsumitzeko moduak!
Orokorrean, geroz eta gehiago dakigu elikagaien nahiz erabiltzen ditugun produktu kosmetikoen inguruan, baina ezer gutxi geure buruaren zaintza modu sinple batean egitearen gainean. Esperientzia honetan, neguari aurre egiteko prestatuko gara eta, zakutxo termikoak eta bainurako gatza egiten ikasiko dugu Aiora Urbietaren eskutik. Hauek guztiak modu ekologikoan, naturan ahalik eta inpaktu txikiena sortuz.
Gorputzaren zaintza ekologikoko ikastaroaren helburuak ondorengoak dira, besteak beste:
• Sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzea
• Ekologikoaren kontzientzia hartzea eta natura errespetatzea beti
• Modu burujabe batean etxe ekologiko bat izatea zein erraza den ikastea
• Produktu hauek egitea aitzakitzat hartuta, elkartu eta sare bat sortzea
• Batez ere emakumekok belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza konpartitzea
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: