
Ur garbia eta saneamendua
Elebiduna
1 ordu
Publiko guztientzat egokia
Adin guztiak
Zatoz Igarako errota ezagutzera! XVIII. mendera bidaiatu eta antzinako lanetan jarriko zaitugu. Errota zaharrean ikus daitekeenez, uraren indarra erabiliz, energia ekoizten da eta gero, aleak ehotzean, irina!
Errota zahar baten zirrikituetatik bidaiatuko dugu, zeinak, mendeetako historia eta artisau-lanak barneratzen dituen. Aspaldi, ura, beharrezko baliabidea zen hazi-aleak kantitate handietan ehotzeko, nekazal-ekoizpenaren elementu garrantzitsu izanik, eta ondorioz, komunitate askoren sostengu ziren. Ordungo errota gehienak eraitsita daude eta Igarako errota, beste gutxi batzuekin batera, egoera onean mantentzen da zorionez. Eztabaida ezina den aurrerapen teknologikoa bakarrik ez eta, ingurumenarekiko jasangarria izatearen eredu ere bada Igarako errota. Ondare kultural honek, gure ekintzen ondorioen inguruan hausnartzera eramango gaitu.
Ez duzu aitzakiarik, etorri ura elikagai bihurtzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: