Gaueko harraparien bila!

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Gaueko harraparien bila!

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2h

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Ordutegia

19:00h - 21:00h

Data

26 Abenduak, 2026

Egunean zeharreko zurrunbiloa gelditu egiten da gauean eta, denak geldi eta lasai dirudien arren, mundu misteriotsu bat esnatzen da: animalia gautarren bizitza. Lo gauden bitartean, iluntasunean jarduteko egokituta dauden animaliak ehizatu, mugitu eta elikatu egiten dira, besteak beste. Gure inguruan bizi diren animalia gautarrak ezagutu nahi dituzu? Goazen haien bila!

‘Gaueko harraparien bila!’ esperientzian, gautxoriak izango ditugu protagonista. Animalia gautar hauek ezagutu eta ikusteko, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izango dugu. Aranzadik animalia hauen ikerketan ibilbidea luzea egin du eta, esperientziaren lehenengo atalean, gautxorien orokortasunak ezagutzeko aurkezpen bat egingo digute. Ondoren, ezagutza teorikoa barneratuta, saioaren bigarren atalean Ekoetxeatik abiatu eta zailtasun txikiko ibilaldi gidatu bat egingo dugu gautxoriak ikusteko.
Konturatuko gara, gaueko harrapari asko eta askorekin bizi garela eta gure eguneroko ohiturek zuzenki eragin diezaieketela. Guk ez daukagu gaitasunik gauez ikusteko, beraz, ekarri frontala edo linterna esperientzia honetarako.
Zure zain gaude!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.