
Lurreko ekosistemen bizitza
Elebiduna
2h 30 min
Publiko guztientzat egokia
6 urtetik aurrera
11:00 - 13:30
13 Abenduak, 2026
Ibilbide gidatu honekin Urdaibaiko aberastasun naturala ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bertako ekosistema nagusiak, biodibertsitate izugarria eta kontserbazioaren garrantzia gertutik ezagutzeko ibilbide bat. Konektatu naturarekin eta ikasi nola babestu!
Ekoetxea Urdaibaik esperientzia paregabea proposatzen dizu euskal kostaldeko naturagune baliotsuenetako batean murgiltzeko.
Interpretazio-ibilbide honetan, Urdaibain elkarrekin bizi diren paisaien aniztasun izugarria aztertuko dugu, paduraren aberastasun ekologikotik —berebiziko babeslekua hegazti eta uretako espezieentzat— itsasoak moldaturiko Kantauri itsasertzeko indarreraino. Artadi kantauriarraz ere hitz egingo dugu, baldintza zailetara egokitutako baso berezia, eta ibaiertzeko basoen garrantziaz ohartuko gara, ibai eta erreken ondoko bizitza igarobideak baitira. Bisita, landazabal atlantikoarekin osatzen da, naturaren eta giza jardueraren arteko elkarbizitza historikoa islatzen duen paisaia gizatiartua.
Jarduera honetan, ekosistema horietako bakoitzaren ezaugarri den biodibertsitatea gertutik ezagutuko duzu, eta ekosistema horien hauskortasunari eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartuko dugu. Naturarekin berriro konektatzeko eta gure ekintzek ingurune paregabe hori babesten nola lagun dezaketen ikusteko aukera.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: