EZAGUTU EKOETXEA TXINGUDI

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

EZAGUTU EKOETXEA TXINGUDI

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

30min

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Ordutegia

Data

Ekoetxea Txingudiko bisita gidatuan, bertako erakusketa iraunkorra baliatuz, hezeguneek historian zehar izan duten eraldaketa ezagutuko dugu, baita gordetzen duten biodibertsitate aberatsa eta klima-aldaketaren aurrean betetzen duten funtsezko zeregina ere. Halaber, Plaiaundi hegaztientzako erreferentziazko lekua izatearen arrazoia ezagutuko dugu, gure eguneroko ekintzek naturgune honen kontserbazioan duten eraginaz hausnartuz.

Zatoz Txingudiko hezeguneen balioa ezagutzera eta naturarekin konektatzera!

Ba al zenekien hezeguneak benetako bizi-babeslekuak eta aliatu handiak direla klima-aldaketaren aurrean?

Nahiz eta batzuetan oharkabean pasatzen diren, hezeguneek aberastasun natural handia ezkutatzen dute eta funtsezko eginkizuna betetzen dute gure planetaren orekan.

Ekoetxea Txingudira egindako bisitan, haren erakusketa iraunkorrean murgilduko gara, hezeguneek denboran zehar izan duten bilakaera ezagutzeko, bertan dagoen biodibertsitate aparta ezagutzeko eta klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko ekosistema ezinbestekoak zergatik diren ulertzeko.

Gainera, Plaiaundiren balioa ezagutuko dugu, hegaztientzako erreferentziazko gunea eta Natura 2000 Sarean integratutako Gipuzkoako Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bakarra.

Baina zer egiteko dugu pertsonok honetan guztian? Naturarekin dugun harremanari buruz hausnartuko dugu, eta jakingo dugu gure eguneroko erabakiek eta keinu txikiek nola lagun dezaketen naturgune baliotsu horiek babesten.

Zatoz hezeguneek gure alde egiten duten guztia eta guk haien alde egin dezakeguna aurkitzera!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.