
Klimaren aldeko ekintza
Elebiduna
30min
Publiko guztientzat egokia
6 urtetik aurrera
Nork esan zuen ikastea eta gozatzea ezinezkoa zela? Pista eta enigma dibertigarriei esker, prestatu zaitez gure Ekoetxea miatu eta ikertzeko! Mapa eskuan duzula, banaka edo taldean, txoko guztiak ezagutzeaz gain, esku artean izango duzun erronkari aurre egin beharko diozu. 90 minutu besterik ez dituzu izango esperientzia osatzeko, ausartzen zara aldaketaren parte izatera?
‘Ezagutu Ekoetxea: izan aldaketaren parte!’ esperientzia gure espazioa esploratzeko diseinatutako jarduera interaktiboa da, zeinak, iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko gaietan sakontzen duen. Jokoaren hasieran bi mapa eta galdera sorta bat jasoko duzu, horiek gidatuko zaituzte abentura honetan. Arkatza eskuan duzula, 15 galdera erantzunez, identifikazioa, bilaketa eta sormena bezalako gaitasunak landuko dituzu. Aurrera egin ahala, informazio baliotsua aurkituko duzu ondorengo gaiei buruz:
• Klima-aldaketa
• Uraren kontserbazioa
• Tokiko fauna eta flora
• Energia-iturri iraunkorrak
• Hondakinen kudeaketa
• Kontsumo arduratsua
Azpeitiko Ekoetxearen sekretu guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, desafio egin zure perzepzioari, ikasi eta, garrantzitsuena, gozatu!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: