Euskara, lurreko hizkuntza

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Euskara, lurreko hizkuntza

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2h

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

5 Abenduak, 2026

Sarri entzuten dugu lurzorua biziaren oinarria dela, baina zergatik? Materia organikoa, mineralak, airea eta uraren nahaste hutsa badirudi ere, lurzorua ezinbestekoa da bizidunontzat. Bertan ekoizten ditugu elikagaiak, gure bizilekua da eta klima erregulatzen du, besteak beste. Euskararen jatorria ezezaguna da, halere, estuki lotuta dago lurzorua eta ingurune naturalarekin. Gure hanken azpian duguna, beraz, ez da edonolako kontua! Lupa eskuan, goazen lurzorua ezagutu eta gure hizkuntzak lurzoruarekin duen lotura ikertzera!

Esperientzia honetan, Lurzoruaren Mundu mailako Egunak eta Euskararen Nazioarteko Egunak bat egiten dute. Ikertzaile bihurtuko gara eta lurzoruaren orokortasunak ezagutuko ditugu: oinarrian duen arroka amatik hasi eta azalean dabilen marraskilora arte egingo dugu bidaia. Teoria praktikan jartzeko, lurzoruaren laginak hartu eta, pH-a, lurzoruaren testura, bertako fauna eta flora aztertuko ditugu.
Halere, Ekoetxean dugun terrarioan, aipatutako lurzoruaren osagaiez gain, bertatik eratorri diren elementu gehiago ditugu, begi hutsez ikusi ez baina egunerokoan erabiltzen ditugun euzkarazko hitzak dira. Esan gabe doa euskara lurreko hizuntza dela, lurzoruari, lur-lanei eta ingurune naturalari erreferentzia egiten dieten hitz pila bat baititu. Horietako batzuk landu eta lurreratuko ditugu.
Euskara eta Lurzoruaren arteko lotura lausoa dela uste duzu oraindik? Ondorengo esaldi honetan euskarazko 5 hitz dituzu lurzoruarekin harreman zuzena dutenak:
“Erne! Egibar baserrian kokatzen da egungo Ekoetxea eta bertan, giza-jarduerak duten eraginaz eta ingurumena zaintzeko keinuez hausnartzen dute.”
Zatoz lurzorua eta euskara uztartzen dituen ‘Euskara, lurreko hizkuntza’ esperientziara!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.