Diorama: ur-ekosistemen leihoa

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Diorama: ur-ekosistemen leihoa

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

21 Azaroak, 2026

Zure toki kuttuna etxera eramatea ia ezinezkoa dela dirudi, baina posible da. Buruan gordeta duzun argazkia kaxatxo batean sartu eta gorpuztu dezakezu esperientzia paregabe honetan. Etxeko txikienek ur-ekosistemen inguruan sakondu ostean, diorama izeneko eskulana egiteko aukera izango dute Zorione Mendezen eskutik. Ura gardena eta konplexua dela ikusiko dugu eta, hori bera eskuekin landuko dugu. Zatoz sormena eta natura uztartzen dituen esperientzian parte hartzera!

Zer da diorama? Bolumena duen irudikapena da eta ingurune natural baten interpretazioa gauzatzeko teknika paregabea. Esperientzia honetan protagonista izango ditugu ekosistema urtarrak eta lehenbizi, horietako bat aukeratuko dugu. Jarraian, eskala txikian, konposaketa ederrak sortuko ditugu paperezko kolore, jostailu txiki, … erabiliz. Saio teoriko-praktiko honetan, Lur planetaren eta ingurune urtarren aberastasuna azpimarratuko dugu, ekosistema anitzak ikusiz eta horietan sakonduz.
Zorione Mendez izango dugu bidelagun ‘Diorama: ur-ekosistemen leihoa’ esperientzian eta, teknika plastiko ezberdinak eta estaldura teknika landuko ditugu, hala, burbuilen bitartez testura ezberdinak sortuz. Parte-hartzaile bakoitzak bere diorama etxera eraman ahal izango du.

Ireki leihoa, uretan murgiltzeko unea iritsi da!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.