Aztertu: zientzia, birziklapena eta naturaren aldeko ekintza

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Aztertu: zientzia, birziklapena eta naturaren aldeko ekintza

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

4 ordu

Ordutegia

10:00etatik aurrera

Data

22 Azaroak, 2026

Jarri zure burua proban Eko Race Meatzaldean eta ezagutu nola eman bigarren bizitza botatzen ditugun gauzei! Bisitatu AZTERTU programaren karpa hondakinen mundu mikroskopikoa esploratzeko, berrerabilpen-tailerrak egiteko eta gure ingurune naturalari buruzko doako argitalpenak eskuratzeko.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Ekoetxea Meatzaldeak Eko Race Meatzaldea antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren AZTERTU Programak bat egin du jai-giroko ekimen honekin. Gure karpa bisitatzera, gure lana gertutik ezagutzera eta ingurumenaren alde egin dezakegun guztia deskubritzera gonbidatzen zaitugu.

Gure standean, mikroskopioetatik begiratu ahal izango duzu hondakinen mundu ikusezina gertutik behatzeko eta hondakinek ingurune naturaleko bizidunekin duten harremana ezagutzeko. Horrez gain, berrerabilpen- eta birziklapen-tailer praktikoetan parte hartu ahal izango duzu, erabiltzen ez diren materialei bizitza berri bat emateko, eta biodibertsitateari eta ingurunea zaintzeari buruzko doako argitalpenak eta baliabideak eraman ahal izango dituzu etxean ikasten jarraitzeko.

Zatoz jolastera, esperimentatzera eta hondakin gutxiagoko planeta baten alde zure aletxoa jartzera! Zure zain gaude!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.