Eskola programa Meatzaldea

Created by Mazeee.from the Noun Project

Ezagutu Meatzaldea

Ekoetxea Meatzaldeak bi egoitza ditu: Peñas Negras (Ortuella) eta Gallarta (Abanto-Zierbena).

Lehenengoa Triano eta Galdamesko Mendien artean dago, eta Meatzaldea Biotopo Babestuaren sarrerako atea da. Bigarrena Concha 2. meategiaren ondoan dago, La Corta bezala ere ezaguna, Bizkaiko azken burdin ustiapena izan zena.

Ekoetxea Sarearen helburu nagusietako bat gizartearen ohiturak eta portaerak jasangarritasunerantz eraldatzea da.

EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 106
EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 85
EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 124
sdg-wheel-landscape-white-bg_en

Gainera, Ekoetxea Meatzaldean gure ahaleginak hezkuntza lanak egitera bideratzen ditugu, Bizkaiko Meatzaldeko ondare naturala eta historiko baliotsuaren ezagutza eta kontserbazioa lortzeko.

Bizkaiko Meatzealdeak baliabide didaktiko ugari eskaintzen digu: batetik, ingurune paregabea da, paisaiaren aldetik; eta, bestetik, XIX. mendearen bukaeratik han egindako meatze ustiapen izugarriak ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan zituen ondorioak ulertzeko lekurik egokiena da.

Era berean, Ekoetxea Sarearen estrategia berriaren barruan, 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarrituta, jarrera-aldaketa bultzatu nahi da, pertsona guztiok modu irmoan inplika gaitezen eta ekintzara pasa gaitezen, klima-aldaketa geldiarazteko eta biodibertsitatea eta ekonomia zirkularra sustatzeko helburuarekin.

Helburuak

Created by Mazeee.from the Noun Project

1

Garapen jasangarriaren eta bere kudeaketak sortzen dituen erronken garrantziaren inguruan hezitzea.

2

Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea.

3

Ingurune naturalarekiko jarrera positiboak garatzea, emozioen eta sentimenduen bidez, ingurumen-jarrera proaktiboak sustatzeko.

4

Paisaia interpretatuz, meatze ustiapenaren alderdi garrantzitsuenak eta ingurumenean dituzten ondorioak ezagutzea.

5

Gizakiak bere ingurunean duen eragina ulertzea.

6

Gizakiaren eraginak paisaian utzitako aztarnak eta ingurumenean izandako ondorioak bereiztea.

7

Talde-lana sustatzea, konponbideak elkarrizketaren, parte-hartzearen eta tolerantziaren bidez garatzeko

Created by Mazeee.from the Noun Project
Created by Mazeee.from the Noun Project

Eskola Programa 23-24

Programak

1. Zikloa LH

2. Zikloa LH

3. Zikloa LH

1. Zikloa DBH

2. Zikloa DBH

Batxilergoa,
Heziketa Zikloak,
Helduen Hezkuntza

   

1. Meatze-paisaia, sentsazio-lekua

2. Zugaztietako naturarekin jolasean

3. Eraldatutako ingurune naturala

4. Meategiak eta biodibertsitea

5. Zugaztietako meatze-paisaia

6. Aldaketa geldiaraztea: ezinezko misioa?

7. Burdin meatzaritza eta gizakia

8. Industria iraultza: burdin meatzaritza

9. Jasangarritasuna? Gizakiaren eragina

10. Bizkaiko burdina: natura eta historia

11. Ahaztutako mineralen bila

Programak

1. Meatze-paisaia, sentsazio-lekua

1. Zikloa LH

2. Zugaztietako naturarekin jolasean

2. Zikloa LH

3. Eraldatutako ingurune naturala

3. Zikloa LH

4. Meategiak eta biodibertsitea

1. Zikloa DBH

5. Zugaztietako meatze-paisaia

1. Zikloa DBH

6. Aldaketa geldiaraztea: ezinezko misioa?

1. Zikloa DBH

7. Burdin meatzaritza eta gizakia

2. Zikloa DBH

8. Industria iraultza: burdin meatzaritza

2. Zikloa DBH

9. Jasangarritasuna? Gizakiaren eragina

Batxilergoa, Heziketa Zikloak, Helduen Hezkuntza

10. Bizkaiko burdina: natura eta historia

1. Zikloa LH, 2. Zikloa LH, 3. Zikloa LH, 1. Zikloa DBH, 2. Zikloa DBH, Batxilergoa, Heziketa Zikloak, Helduen Hezkuntza

11. Ahaztutako mineralen bila

2. Zikloa LH, 3. Zikloa LH, 1. Zikloa DBH, 2. Zikloa DBH, Batxilergoa, Heziketa Zikloak, Helduen Hezkuntza

Created by Mazeee.from the Noun Project

Izen-emateak

Erreserba-eskaera TELEFONOZ BAKARRIK formalizatu ahal izango da irailaren 5etik, 10:00etatik aurrera.

Created by Mazeee.from the Noun Project

Gomendioak

Bisitaren antolaketa: Meatzaldea

Programa guztiak ikas-egoera gisa tratatu behar dira. Horregatik, garrantzitsua da ikasgelan aldez aurretik lan egitea, bisita-egunean bizitako esperientzia hobeto aprobetxatzeko, eta berriro ikasgelara itzulitakoan, irteeran behatutakoa eta aztertutakoa barneratzeko ere.

Horri guztiari esker, ikasleak ingurumen-errealitateaz jabetuko dira eta bizi-ohitura iraunkorragoetara eramango duten jarrerak garatuko dituzte.

Bisitaldian zehar, esperimentazioan, jolasean eta ingurunearekin harreman zuzenean oinarritutako metodologia aktiboa erabiliko da planteatutako helburuak lortzeko.

Oharrak

Oso garrantzitsua da honako ohar hauek kontuan hartzea bisita egunari ahalik eta onurarik gehien ateratzeko.

Ordutegiak

Egin nahi diren jarduera-multzoen arabera, hainbat ordutegi-aukera daude, baina ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitu daitezke.

Lehen eta Bigarren Zikloak
10:00h – 13:00h
Ibilbide didaktikoa.

Hirugarren Zikloa
10:00h – 14:00h
Ibilbide didaktikoa, Zugaztieta eta paisaia karstikoa edo Ekoetxea.

1. Ordutegia > 10:00-16:00
Ibilbide didaktikoa, Zugaztieta, paisaia karstikoa eta Ekoetxea Meatzaldea.

2. Ordutegia > 10:00-14:00
Ibilbide didaktikoa, Zugaztieta eta paisaia karstikoa edo Ekoetxea.

3. Ordutegia > 10:00-13:00
Ibilbide didaktikoa eta Zugaztieta.

Nola iritsi

Ordutegiak

Ekoetxea Meatzaldea Gallarta

Apirilaren 1etik urriaren 31ra:
10:00-14:00 / 16:00-19:00

Azaroaren 1etik martxoaren 31ra:
10:00-14:00 / 15:30-18:00

Ekoetxea Meatzaldea Peñas Negras

Apirilaren 1etik urriaren 31ra:
asteartetik igandera

Azaroaren 1etik martxoaren 31ra:
larunbatak, igandeak eta jaiegunak
11:00-15:00

copyright ©2022 Ihobe