Badator Ihoberen ohiko urteko egutegia, eta edizio honetan, bere lan eta zerbitzuetako esparru nagusiak berrikusiko ditu

calendario 2024 Ihobe

Egutegiak doan lor daitezke Ihoberen sare sozialen bidez edo Ekoetxea Sareko zentroetan

Ihoberen ohiko urteko egutegia eskuragarri dago jada, eta edizio honetan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publiko honen lan eta zerbitzuetako eremu nagusiak izango ditu ardatz.

2024ko egutegiak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren lan ildo eta tresna nagusietako batzuk jaso ditu, noiz eta Euskadiko ekintza klimatikoa, tokiko jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra gidatzen lau hamarkada bete dituen urtean. Ihobek beste behin jarriko du egutegi korporatiboa herritarren eta ale bat doan eskuratzeko interesa duten gizarte eragileen eskura.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko Basque Ecodesign Center aliantza publiko-pribatua; Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea; Erronka Garbia ekitaldi eta esparru jasangarrietarako ziurtagiria; Basque Circular Hubekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak; LIFE IP Urban Klima 2050ekintza klimatikoaren proiektua ; klima aldaketarako Ihoberen erreminta eta tresnen sorta; Ekoetxea Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea ;Europako ingurumen ziurtagirien sustapena; ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astea;lurzoruaren babesa eta ekoberrikuntza; edo Euskadik Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari emandako bultzada… Horiek guztiak dira hilabete bakoitzeko ilustrazioetan lantzen diren gaietako batzuk.

Nola lortu egutegia

Egutegiak mahai gainerako zein horman jartzeko formatuan egongo dira eskuragarri, eta, ohi bezala, doan lortu ahal izango dira Ihoberen kanalen bidez: Twitter, LinkedIn, Instagram eta Facebook.

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen zentroen Ekoetxea Sarean ere egongo dira eskuragarri aleak, Urdaibain eta Meatzaldea-Peña Negrasen (Bizkaia) eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).

Comparte:
Otras :