Ekoetxea Urdaibaik aukera emango die familiei erosketa saskia modu jasangarrian betetzeko

Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduak baliabide naturalak agortzen ditu, eta kaltea eragiten die ekosistemei eta biodibertsitateari; era berean, kutsatu egiten du, isurketekin, itsas zaborrarekin edo gas isurketekin; milioika lagunen funtsezko lan printzipio eta eskubideak urratzen ditu; ez ditu herritar askoren elikadura eta osasun beharrak asetzen, eta, azken batean, ez da jasangarria. Herritarrekin batera beharrezkoa den […]
Ekoetxea Meatzaldeak esperientzia berri bat abiatu du eskoletako ikasleak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko

Ekoetxea Meatzaldeak eskola-komunitatera zuzendutako prototipo bat abiatu du, giza ekintzen eragin nabariaz kontzientziatzeko xedez, bai klima-aldaketa azkartzen duten jarduerei dagokienez eta bai fenomeno global horren ondorioak arintzen laguntzen dutenei dagokienez. Bigarren hezkuntzako lehen mailetako ikasleei zuzenduta, jarduera Ekoetxea sarearen eraldaketa-prozesuaren baitan kokatzen da; izan ere, prozesu horrek esperientzia berriak plantatzen ditu, konpromiso konkretuak herritarren aldetik […]
Easo Politeknikoko ikasleek ekosistemei eta ekonomia zirkularrari buruzko elkarlaneko erronka batean parte hartu dute Txingudiko Ekoetxean

Txingudiko Ekoetxea ingurumen-zentroak sentsibilizazio-esperientzia berri bat garatu du: “Izan zaitez zirkularra eta zaindu ezazu zure ingurunea”. Esperientzia horren bidez, Easo prestakuntza-zentroko ingurumen-ikasketetako lehen zikloko ikasle-talde bat inplikatu du, naturaguneak kontserbatzeari eta ekonomia zirkularraren sustapenari buruz kontzientziatzeko helburuarekin. Esperientzia honen bidez, apirilaren 19an eta 20an, Easo prestakuntza-zentroko ingurumen-ikasketetako lehen zikloko ikasleek ekimen batean parte hartu zuten. […]
Lizitaziora atera dira Añanako etorkizuneko Ekoetxearen proiektua diseinatzeko lanak

Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ekoetxea Sarea osatzen duten Euskadiko ingurumen-zentroen kudeatzailea den aldetik, lizitaziora atera ditu Añanako Ekoetxea zentro berriaren Oinarrizko eta Gauzatzeko Proiektua diseinatzeko lanak; lan horiek arkitektura, eraikuntza, ingeniaritza eta ikuskapen arloko zerbitzuak hartzen dituzte barne, eta 120.000 euroko inbertsioa ekarriko dute. Eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a da. Proiektuak Gatz […]
Ekoetxea Azpeitia ingurumen-zentroak Lehen Hezkuntzako ikasleei energia-trantsizioaren protagonista izateko erronka jarri die

Aurtengo Agenda 2030 egitasmoaren baitan, Ekoetxea Azpeitiak erronka bat jarri die Azpeitiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 400 bat ikasleri: energia-trantsizioko ‘superheroi’ bihurtzea eta ingurumen-erronka handi horren alde lehen pertsonan aktiboki aritzea. Horretarako, murgiltze-esperientzia bat sortu du, publiko gazteena, jolasaren eta ikasteko metodologia berrien bidez arlo horretan inplikatzeko. Ekoetxea Azpeitiak txikienekin hasi du […]
Ekoetxea Urdaibaik euren CO2-aren isurketak uda baino lehen 300 tonaz murrizteko erronka egin die herritarrei

Herritarrek rol erabakigarria jokatzen dute klima-aldaketari eta beraren ondorioei aurre egiterakoan; nolanahi ere, kontzientziazioa ez da beti aski izaten, eta nola jokatu behar den jakitea ere funtsezkoa izan daiteke. Ekoetxea Urdaibaik aldaketaren partaidea izatea proposatu die bertako herritarrei: ingurumen-zentrotik plazaratutako erronka berri batean parte hartzearen bidez, eremu horretako isurketak 300 tona CO2 (baliokide/urte) murriztu nahi […]
Helburu jakineko uniformeak, Ekoetxea sare berrirako

Ekoetxea sareak ingurumen irizpideekin berritu du bere lan arropa, erosketa publiko berdearekin duen konpromisoari erantzuteko
ambientales para dar respuesta a su compromiso con la compra
pública verde
Kabia aretoa

Bilera, hitzaldi eta ekitaldietarako gela funtzioanitza, 50 lagunera
arteko edukierarekin, eta ondo hornitua: arbela, kanoia, proiektorea eta Interneterako sarbidea. Eta ezin begiratokia ahaztu!
Ikuspegi zoragarriak ditu Txingudiko Paduretara, bertaratzen direnak liluratuta uzteko modukoak.
Kokaleku bikain batek inguratutako espazio berezia da, zure esperientzia
arrakastatsua izango dela ziurtatzeko.
Programa urtarrila – martxoa / Ekoetxea Meatzaldea

Ekoetxea Meatzaldeak eskaintzen dituen esperientziak, urtarriletik martxora
Programa apirila-ekaina / Ekoetxea Azpeitia

Ekoetxea Azpeitiak eskaintzen dituen esperientziak, apiriletik ekainera