Ekoetxeak hezeguneen balio nagusia erakutsi du esperientzia ezberdinen bidez

Joan den otsailaren 2an, Hezeguneen Munduko Eguna ospatu zen, “Hezeguneak eta giza ongizatea” lelopean. Gai nagusia osasun fisikoa, mentala eta ingurugiroarena ezagutaraztea izan zen, baita gainerako ekosistemek eta pertsonok hezeguneekin dugun lotura ere. Hezeguneek berebiziko garrantzia dute ingurumena zaintzeko, uretarako iragazki natural gisa jarduten dute eta hainbat espezierentzako habitat paregabeak dira. Uholdeak arintzeko eta kutsatzaileak […]