Ekoetxea Sareak bat egin du ingurumen hezkuntzaren munduko egunaren ospakizunarekin, euskal herritarrak klima aldaketaren aurka mobilizatzeko

Urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da, hots, gure ingurumena babesteak eta kontserbatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko eta erronka honi aurre egiteko herritarrek duten zeregina gogoratzeko eguna. Euskadin energiari eta klima aldaketari buruz herritarrek duten pertzepzioari buruzko azterlanaren arabera, euskal biztanleen %90ek uste dute klima aldaketa gertatzen ari dela eta %80 baino gehiago kezkatuta daude […]