HARTU PARTE TRUKEGUNEAN

GABON HAUETAN, BERRERABILTZEAK MAGIA DU

Eraldatu Gabonetako espiritua

Aurten, Gabon egunaren magia jada maite ez dituzun baina beste pertsona batzuei ilusioa egin ahal dieten gauzak berrerabiltzean eta trukatzean dago.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra bitartean, Ekoetxea Sareko ingurumen zentroek, Koopera eta Elkargunearekin batera, Gabon jasangarriagoak sustatzeko TRUKEGUNE ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, opari bakoitzak ilusioa eman eta ingurumena zaintzen lagun dezan.

TRUGEKUNE partekatzeko, gauzen balioa berreskuratzeko, “erabili eta bota” kontzeptuaz hausnartzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta dirua erabiltzearen alternatibak bilatzeko toki gisa sortu da. Objektu baten balioa edo erabilera objektu hori begiratzen eta trukatzen duenak erabakitzen du eta.

Bihur ditzagun datozen Gabonak une magiko eta jasangarri

Gure kontsumo mailak lotura zuzena du sortzen ditugun hondakin kopuruarekin eta kutsadura maila handiekin; askotan, ez dugu kontuan hartzen zein baldintzatan fabrikatu diren erabiltzen ditugun objektuak edo produktuak.

TRUKEGUNE ekimenarekin bat egiten baduzu, zerbait berezia oparitzeaz gain, mundu jasangarriago bat izaten laguntzen duzu

Hondakin gutxiago eta gure lurrarekiko maitasun gehiago.

Jada erabiltzen ez duzun txirula hori edo jada irakurri duzun liburu hori? Istorio berri baten parte bihur itzazu!

TRUKEGUNEn objektuak tartean dirurik erabili gabe trukatzeko aukera egongo da. Gainera, trukatu ez diren gauza guztiak gure erakunde laguntzaileei emango zaizkie dohaintzan.

Parte hartzea erraza da.

1. Lehenik, jakin ezazu zer objektu ekar daitezkeen eta zeintzuk ez

2. Ekarri erabiltzen ez dituzun baina egoera onean dauden gauzak, beste pertsona batzuek disfrutatu ditzaten.

3. TRUKEGUNE esparrua abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra bitartean egongo da irekita, Ekoetxea bakoitzaren ohiko ordutegian

Ekoetxea Urdaibai

Asteartetik igandera bitartean:

– 10:00etatik 19:00etara

Ekoetxea Meatzaldea

Astelehenetik igandera bitartean:

– 10:00etatik 14:00etara

– 16:00etatik 18:00etara

Ekoetxea Txingudi

Astelehenetik igandera bitartean:

– 10:00etatik 14:00etara

– 15:30etatik 18:00etara

Ekoetxea Azpeitia

Astelehenetik ostiralera:

– 10:00etatik 13:00etara

– 15:00etatik 17:30era

Larunbata:

– 10:00etatik 13:00etara

– 16:00etatik 18:30etara

Igandea:

– 10:00etatik 13:30era

Berreskuratu ilusioa datozen Gabonetan eta egin bat aldaketarekin!