TerminUSek behar zaituzte! Egon zaitezte prest planeta salbatzeko.

Ekoetxea Saretik esperientzia berri eta liluragarri berri bat plazaratu dugu, escape boxen estilo hutsean, familiak klima-larrialdiaz kontzientziatzeko xedez.

Baina, zer da TerminUS? Zein da bere benetako helburua? Nor dago beraren atzean? Zergatik sortu da? Zein da gure eginkizuna?

Klima-aldaketa gure gizartearen erronka nagusia den mundu honetan, esperientzia honek ohitura jasangarriak hartzera bultzatuko gaitu Jokoan zehar, parte hartzen duten pertsonek aurre egingo diete, taldeka, gure eguneroko ekintzek klima-aldaketan duten eraginari buruz hausnartzera eramango dituzten zenbait erronkari, eta, horrekin batera, ikasiko dute nola lortu dezaketen inpaktu handia aldaketa txikiek.

Familia osoarentzako abentura bat

7 urtetik gorako parte-hartzaileak dituzten familiei zuzenduta, esperientzia honek ez du jolasa soilik eskaintzen, baizik eta baita ikaskuntza, talde-lana eta ingurumen-kontzientzia ere.

Imajinatzen duzu Lurraren kolapsoa saihestea zeuen eginkizuna izango den historia baten partaide izatea? Parte-hartzaile bakoitza desafio eta proba multzo baten protagonista izango da, eta lankidetzan gainditu beharko du TerminUs-en esanahia deskubritzeko: gure planetaren patua aldatzeko muga-eguna

Zeren zain zaude? Egin ezazu bat aldaketarekin eta izan zaitez konponbidearen partaide!

TerminUS TXINGUDI, uztailak 7, igandea https://ekoetxea.eus/producto/terminus-aldaketaren-escape-txingudi/

TerminUS URDAIBAI, uztailak 14, igandea: https://ekoetxea.eus/producto/terminus-uztaila/

Comparte:
Otras :

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.