Easo Politeknikoko ikasleek ekosistemei eta ekonomia zirkularrari buruzko elkarlaneko erronka batean parte hartu dute Txingudiko Ekoetxean

Txingudiko Ekoetxea ingurumen-zentroak sentsibilizazio-esperientzia berri bat garatu du: “Izan zaitez zirkularra eta zaindu ezazu zure ingurunea”. Esperientzia horren bidez, Easo prestakuntza-zentroko ingurumen-ikasketetako lehen zikloko ikasle-talde bat inplikatu du, naturaguneak kontserbatzeari eta ekonomia zirkularraren sustapenari buruz kontzientziatzeko helburuarekin. Esperientzia honen bidez, apirilaren 19an eta 20an, Easo prestakuntza-zentroko ingurumen-ikasketetako lehen zikloko ikasleek ekimen batean parte hartu zuten. […]

Kabia aretoa

Bilera, hitzaldi eta ekitaldietarako gela funtzioanitza, 50 lagunera
arteko edukierarekin, eta ondo hornitua: arbela, kanoia, proiektorea eta Interneterako sarbidea. Eta ezin begiratokia ahaztu!
Ikuspegi zoragarriak ditu Txingudiko Paduretara, bertaratzen direnak liluratuta uzteko modukoak.
Kokaleku bikain batek inguratutako espazio berezia da, zure esperientzia
arrakastatsua izango dela ziurtatzeko.