Ekoetxea AƱana-Sobron

Imajinatzen al duzu uraren bidezidorretan barrena ibiltzea, jasangarritasuna helmugatzat hartuta?

Zatoz, antzinako bainuetxeko ur mineromedizinalei esker, XIX. mendean eta XX.

mendearen erdialdera arte garrantzia handia izan zuen leku berezi batera.

Zatoz urak gure bizitzan duen garrantzia ikustera.

Aste honetan…

location_onEkoetxea Sobron Ehun-hondakinetatik eratorritako diru-zorroa +info Familias Urriak 10 location_onEkoetxea Sobron Asteklima: Faustina 3.0 +info Familias Urriak 17 location_onEkoetxea Sobron Asteklima: A ze beroa duen pinguinoak! +info Familias Urriak 17 location_onEkoetxea Sobron Hegaztien lumen ilustrazioa +info Familias Urriak 31

Nabarmenduak

Helduentzako sormen-tailerra. Bertan, ehun-hondakina berreskuratuko dugu eta, scrap teknikaren bidez, diru-zorro txiki bat egiteko oinarri berri bat sortuko dugu. Oihalak berrerabiliz, eskuekin sortzeko plazeraz gozatuko
Eneko Etxebarrietaren Faustina 3.0 ikuskizunean, haurrek munduan zehar bizikletaz bidaiatuko dute klima-aldaketak planetuko leku desberdinetan dituen ondorioak ezagutzeko eta Lurra zaintzeko zer egin dezakegun ikasteko.
Zer gertatzen da izotza urtzen denean? Pinguino familia batek etxe berri baten bila abiatuko da hartz polar baten laguntzarekin, Lur Usabiagaren obra honetan, klima-aldaketari eta
Ilustrazio zientifikoko tailer honen bidez, hegaztien lumek haien espezieari, osasun-egoerari eta bizimoduari buruz ematen diguten informazioa ezagutuko dugu.

Historiaz betetako ingurune ikusgarria

Ekoetxea AƱana-Sobron Ebro ibaiak zeharkatzen duen haitzarte eder batean dago.
Sobrongo paisaia ezaguna izan zen XIX. mendean ur mineromedizinalengatik, eta uraren handitasunaren eta garrantziaren erakusle da.

Zeren zain zaude gu bisitatzeko?

Ba al dakizu zein garrantzitsua den ura?

Zatoz gure erakusketa ikustera. Bost arlo tematikotan banatuta dago:

  • Ur bizia: uraren egoera desberdinak aurkezten ditu, ikusmen- eta entzumen-sentsazioen bidez.
  • Uraren zientzia: uraren eta bizitzaren arteko harremana erakusten du.
  • Ur sendagarria: uraren ezaugarri terapeutikoak birpasatu, eta magiarekin, sineskeriekin eta erlijioekin duen harremana azaltzen du.
  • Ura eta ingurumena: ura aurrezteko aholkuak.
  • Pentsatzen duen ura: tamaina handiko giza buru batek urak gure gorputzean duen garrantzia erakusten du.

Erakusketa hau modu ludikoan urak duen garrantzia eta hain funtsezkoa den elementu hau zaintzearen garrantziaz jabetzeko helburuarekin sortu da.

Zatoz Ekoetxea AƱana-Sobron ezagutzera

Zur eta (l)ur utziko zaitu.

Zalantzak dituzu? Hitz egin gurekin

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.