2030erako berotegi-efektuko gasen emisioa % 45 murriztea
Elikagaien hondakinak % 10 murriztea 2025erako
Ekoetxea Sareko esperientzia batean parte hartzen duzun bakoitzean, zure pentsatzeko eta era jasangarrian jarduteko modua aldatuko duen eguneroko keinu batekin konpromisoa hartu ahal izango duzu, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
Keinu hori zerbait oso erraza, normala edo pixka bat zailagoa izan daiteke.
Zure eguneroko bizitzan aldatu nahi duzunaren edo zenbateraino inplikatu nahi duzunaren araberakoa izango da.
Kontuan izan… keinu bakoitzak bere garrantzia du!
Ezagutu eta konprometitu zaitez 52 keinuekin aldaketaren eragile izateko.
Munduko Ekonomia Foroaren (WEF) arabera, hemendik aurrera neurri egokiak hartuz gero eta gizarte jasangarriago baterantz eginez gero, hamar urte barru egoera hauetako batzuk aurkituko ditugu:
Bidaia gehienak trenez eta partekatutako eta algoritmoz hornitutako auto elektrikoz egingo dira. Algoritmo horiek ibilbidea optimizatuko dute, kontsumoa murrizteko eta bidaiari kopurua maximizatzeko. Hirian oinez ibiltzearen, bizikletan ibiltzearen edo garraio publikoa erabiltzearen aldeko apustua egingo dugu, denbora aurrezteko eta bizi-kalitatea hobetzeko, zarata eta auto-ilarak murriztuko direlako.
Energia berriztagarriekin elikatutako etxeetan biziko gara eta ia ez da hormigoizko eraikinik egingo. Kaleetan aparkaleku gutxiago eta hiri-baratze, parke eta lorategi gehiago egongo dira.
Berdura, fruta eta barazki gehiago jango ditugu, eta haragiak, esnekiek eta arrainak garrantzia galduko dute zure dietan. Abeltzaintza murrizteak baso-berritzeari mesede egingo dio eta giza kontsumorako elikagaiak hazteko lur gehiago utziko du.
Ondasun eta zerbitzu gehiago partekatuko ditugu, gutxiago eskuratuko ditugu eta gehiago berrerabiliko ditugu, eta ia dena birziklatuko dugu. Erabilera bakarreko plastikoak desagertu egingo dira eta ontziak erraz sailkatu eta birziklatzekoak izango dira.
Posta elektronikoa: info.urdaibai@ekoetxea.eus
Telefonoa: 94 687 04 02
Posta elektronikoa: info.azpeitia@ekoetxea.eus
Telefonoa: 943 81 24 48
Posta elektronikoa: info.txingudi@ekoetxea.eus
Telefonoa: 943 61 93 89
Posta elektronikoa: info.meatzaldea@ekoetxea.eus
Telefonoa: 946 33 80 97
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.