Euskadiko Ingurugiro Zentroen Sarea, Ekoetxeak, ikusle guztientzako esperientzia paregabeen eskaintzarekin itxaroten zaitu leku enblematikoetan, ingurumena zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzera eta eguneroko ohitura jasangarriak bereganatuz.
Gaur egun, Sareak 5 ZENTRO PROPIO ditu.
2025an, Ekoetxeak bere hazkundea bultzatuko du, euskal herritar guztiengana iristeko, zentro propioen kopurua Araban handituz eta Zentro Kolaboratzaileak txertatuz.
Ekoetxea sarea Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bidez; honek modu integralean kudeatzen ditu zentroak lizitazio publikoaren bitartez.
Ekoetxea Sarearen estrategia berria Garapen Jasangarriaren 2030erako Helburuetan oinarritzen da, eta bere xedea ingurumen-politikak pertsonekin konektatzea da.
Era horretan, Ekoetxea bakoitza interpretazio-zentroa izatetik ingurumen-zentroa izatera pasatzen da, hau da, herritarrengatik hurbil dauden ekipamenduak izatera.
Bere ASMOA da pertsonen pentsaera eta jarduteko era aldatzea, jasangarriagoak izan daitezen.
Bere EGINKIZUNA eraldaketa ekosoziala bultzatzea da, ingurumen-politiken bitartez, modu digital eta presentzialean, ingurune enblematikoetan, herritarrak inplikatzeko eta herrialdearentzako balioa sortzeko.
Ekoetxea zentroak urte osoan egonen dira zabalik, astelehenetik igandera, salbu eta urtarrilaren 1ean, urtarrilaren 6an, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta herriko jaiegunetan.
Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras
Apirilaren 1etik urriaren 31ra, asteartetik igandera 11:00etatik 15:00etara
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra, larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 – 15:00
Ekoetxea Meatzaldea-Gallarta
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 19:00
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 18:00
Ekoetxea Azpeitia
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 19:00
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 18:00
Ekoetxea Txingudi
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 19:00
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 18:00
Ekoetxea Urdaibai
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 19:00
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 18:00
Ekoetxea Añana-Sobron
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.