Zuk Zeuk egin. San Juan Ukendua: Belar bilketa eta elaborazioa

3. GJH

Osasuna eta Ongizatea

Zuk Zeuk egin. San Juan Ukendua: Belar bilketa eta elaborazioa

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Helduak (+ 16 urte)

Iraupena

4 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

30 Ekainak, 2024

Ez galdu horrenbeste propietate dituen pomada honen sekretuak ezagutzeko aukera. Eta dena zure etxe ondoan jaso ditzakezun belarrekin.

San juan ukendua, zazpi belar ezizenarekin ere ezaguna, % 100 landare-jatorrikoa da eta basa sendabelarrekin egiten da: zirkulazioarentzat, ehunak birsortzen dituztenak, bakterien aurkakoak, lasaigarriak, orbaintzaileak, hanturaren aurkakoak eta abar. Horregatik, propietate asko ditu eta oso ondo funtzionatzen du hematomak, bihurdurak, forunkuluak, ireki gabeko zauriak eta artikulazioetako eta erreumako minak tratatzeko, besteak beste.

Ekoetxea Urdaibaien, bi saio izango dituen esperientzian lantzen erakutsiko dizugu, goizez eta arratsaldez. Goizean ibilbide bat egingo dugu gure zentrutik gertu, behar diren belarrak bildu ahal izateko. Bazkarirako atsedenaldi baten ondoren, bildutako belar horiek hartu eta hainbeste propietate dituen pomada hau egiten ikasiko dugu.

Aukera paregabea gure inguruan ditugun ekosistemek gure ongizaterako oinarrizko zerbitzu ugari ematen dizkigutela ikusteko.

  • Adina: > 16 urte
  • Prezioa: 2 €
  • Pertsona kopurua: 15
  • Ordutegia: 10:30-13:00 / 16:30-18:00

Ez dago tokirik?

Bete beheko inprimakia, eta eman izena itxaron-zerrendan. Tokia dagoenean abisatuko dizugu

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: