Plaiaundiko aldaketa ezagutu. Ez zaitu axolagabe utziko

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Plaiaundiko aldaketa ezagutu. Ez zaitu axolagabe utziko

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Helduak

Iraupena

90 min

Hizkuntza

Elebiduna

Data

5 Urriak, 2024

Etor zaitez bisita gidatu honetara gure hezitzaileen eskutik eta ezagutu Euskadiko marearteko hezegune garrantzitsuenetako baten altxor naturalak, historikoak eta ekologikoak. Bere edertasunarekin eta padura honek klima-aldaketaren aurkako borrokan duen garrantziarekin bat egin.

Ezagutu nazioartean ezaguna den paisaia berezi honek hegazti migratzaileak babesteko dituen sekretuak, eta utzi bere distira paregabeak liluratzen. Plaiaundi aldatzen ari da, ba al zenekien keinu iraunkorrekin ingurune enblematiko hori zaintzen lagun dezakezula?

Zer ikasi eta behatuko dugu?
• Plaiaundiko paduran bizi den biodibertsitate aberatsa eta ekosistemarako duen garrantzia.
• Giza jarduerak historian zehar ingurune horretan izan duen eragina.
• Padurak klima-aldaketan duen eragin erregulatzailea.
• Barruko aintzirak bisitatuko ditugu, baita marearteko hondartza ere.
• Espazio horien kalteberatasunari eta babesteko moduari buruz hausnartuko dugu.
Zure zain gaude!
  • Adina:  Pertsona helduak
  • Prezioa: 2€
  • Ordutegia: 10:00-11:30

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: