Kosmetika naturala. Eguzki ondoko zaintza: olioa eta maskarak

3. GJH

Osasuna eta ongiizatea

Kosmetika naturala. Eguzki ondoko zaintza: olioa eta maskarak

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Familiak (16 urtetik aurrera)

Iraupena

3 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

7 Uztailak, 2024

Batu zaitez esperientzia honetara eta deskubritu zelan prestatu zure ilearen zainketarako produktu propioak, naturak gure eskuetan ipintzen dituen produktuak soilik erabiliz!

Orokorrean, eguzkitan egon eta gero gure azala zaindu ohi dugu, baina…Berdin gertatzen da gure ilearekin? Esperientzia honetan eguzkiaren irradiazioaz hitz egingo dugu, harengandik zelan babestu ikasi eta eguzkiak gure ilean dituen efektu negatiboen aurka egiteko olio eta maskarilla bat egiten erakutsiko dizugu. Eta hori guztia, elementu naturalekin, haien konposizioan mikroplastiko ugari daramatzaten produktu komertzialak alde batera utziz. Esperientzia honetan, gure ohiturei buruz jardungo dugu, hauen jasangarritasunaz eta eguzkiaren osterako ilearen zainketa produktu propioak egiten ikasiko dugu.

Zaindu zure osasuna gutxiago kontsumitzen!

  • Adina:  Familiak (16 urtetik aurrera)
  • Prezioa: 4€
  • Ordutegia: 16:30 – 19:30

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: